Baina Agiña zenbait baserriz osatutako auzo euskaldunabaino zerbait gehiago ere bada. Egun Zumarragako auzo bat bada ere,agiñarrek ez dute “udaletxe” beharrik agiñar hutsaksentitzeko. Gainera, garai batean zerbitzu gehienak auzoan bertanzituzten. Medikuaren beharra zutenean deitu besterik ez zuten etaauzoko haurrentzako eskola ere bertan zuten. Gure bi herriotarakanpotik lanera etorritako jende asko ere hasiera batean Agiñanhasi zen bizitzen eta euren seme-alabek bertako eskolan jaso zituztenlehen ikasketak. Hala ere, euskarari gogor eutsi zioten eta egun ereauzokoen arteko harremanak euskara hutsez ematen dira.
Duela hamar urte inguru arte, dakizuen bezala, agiñarrakAzkoitiko udalaren babesean bizi ziren. Hala ere, gertutasuna delaeta Zumarraga eta Urretxura askoz gehiagotan hurbiltzen zirelaikusirik, Zumarragako udalaren babespera pasatzea eskatu zuten.Zumarragako udalak proposamena begi onez ikusi zuenez, aurrera aterazen. Betidanik Agiña zumarragar eta urretxuarroksarritan bisitatu dugun auzoa izan bada ere, ordutik hona agiñarrekinlotura berria izan dugula esan daiteke. Honela, badakigu agiñarrekaspalditik elizaren konponketa eta frontoi txiki bat eraikitzekonahia zutela. Elizaren konponketa lanak hasiak daudela ikusirik,agiñarrekin auzoari buruz hitz egitea erabaki dugu.
Beraien esanetan elizaren konponketa lehenbailehen burutu beharrekolana zen, erortzear baitzegoen. Horretarako Zumarragako udalakdirulaguntza eskaini die, baina agiñarrek beste eskakizunbatzuk ere badituzte. Agiñako lagunekin hitz egingenuen egunean bertako elkartea auzolanean margotzen ari zirela ereikusi genuen eta orain eliza barruko konponketak egin eta honen etaelkartearen arteko lursailean frontoi txiki bat eraiki nahi lukete.Honek bertako gazteei eta gure bi herriotatik hurbiltzen direneibertan pilotan jokatzeko aukera eskaintzeaz gain, festetan zerbitzuaparta eskainiko luke. Izan ere, egun, eguraldi txarra eginez geroantolatutako ekintza guztiak elkartean edo elizan burutu behardituzte eta bertan ez dago hurbiltzen den jende guztiarentzat adinakolekurik.
Bestalde, duela urte batzuk arte Agiñan taberna bat erebazegoen eta agiñarren asmoa kanpotik auzora hurbiltzendirenentzako berriro ere taberna zabaltzea da. Hala ere, etxearenjabeak ez daude hau saltzeko prest eta agiñarren ustez udalakbitartekari lanak egingo balitu errazagoa izango litzateke berriroere etxe hau taberna bezala erabiltzea. Taberna zabaldu bitarteanigandeetan Oleta elkartea kanpotarrentzat zabaldu eta hamaiketakoakematen dituzte, baina tabernak eta frontoiak auzoari bizitasun berria emango lioketela uste dute. Hau dela eta, Zumarragako udalarenlaguntza ezinbestekotzat jotzen dute; bai zuzenean dirulaguntzaemateko bai behar den lekuetan eskakizuna egiteko.
Dena den, Zumarragako udalaren babespera pasa zirenetik eman denaldaketaz ez dira kexu eta zenbait aurrerapauso eman direla diote:baserrietako zenbait bide konpondu dira, argia jarri, buzoiak…Orain frontoia eta taberna beharrezkotzat jotzen dituzte eta udalakdirulaguntza eskaintzeko erabakia hartu bitartean agiñarrekkontu korronte bat zabaldu dute auzoan egin nahi diren languztietarako dirulaguntza eskaini nahi duen ororentzat. Zuk ereAgiñara bertako paraje ederrez gozatzera joatekoohitura baduzu, zure dirulaguntzaren bidez bertan taberna etafrontoiaz gozatzeko aukera izan dezakezu. Lortutako diruaz ahal denguztia egingo dute agiñarrek auzolanean, lehenago ere honelalan egiten ohituak baitira.
Agiñako lanetan laguntzeko kontukorrontea: Kutxa: 2101 0074 61 0110602034