Urtean zehar ekitaldi ugari dituzten arren, oraingo honetan igandegoizero egiten duten kalejiraz aritu gara. Izan ere, herritar askokohitura hau Euskal Herrian zeharo zabaldua dagoela uste dezakeenarren, herri gutxitan dugu igandero txistuaren soinu alaiez esnatzekoaukera.
Igande goizeroko txistularien kalejira ohiko bihurtu da jadadenontzat. Ez dago imajinatzerik txistu doinuak blaituko ez dueniganderik. Honek jaiero sortuko ditu sentipen gozo nahiz gaziakohetik esnatu berrientzat.
Txistularion kalejira, “goiz-deia”, “pasakallea” edo“goiz-ereserkia” ere deitua, astero egiten den ekitaldia denez,badirudi herri orotan ematen dela. Baina ozen esan behar da ez delahorrela. izan ere, herri gutxitan izaten dira igandero-iganderotxistularien kalejirak eta are gutxiago gure herriotan bezain taldejendetsuak.
Zumarragako kalejirak badu noski bere historia eta hogeigarrenhamarkadaren hasierara lekutu beharra dugu begirada pasakallearenhastapenei so egiteko.
20. HAMARKADAN HASI
Garai hartan izan genituen ohiturari hasiera eman ziotenPascual Okariz, “Tximista“ eta Sanpedro eta udalarekin igandegoizero kalejira egiteko konprometitu ziren. Ondoren, lekukoa hainbatsaiakera eta gero “Antzinako Ama” Txistulari Taldeak hartu zueneta gaur arte hor gabiltza buru-belarri. Aipatzekoa bederen, EstebanBarrena bezalako gizonen meritua, taldearen hastapenetik igandegoizeroko deiari ez baitio huts egiten hain kuttuna duen txistuajotzeko.
Gaur egun Zumarragako txistularion kalejira jendetsua eta gaztejendez beterik ageri zaigu eta kalejiraren etorkizun oparoarenseinale da.
GAUPASAZALEAK ENTZULE
Aipatu beharrean gaude, pasakallea gizarte ohiturenlekuko ere bihurtu dela, izan ere, lehen herria esnatzea bazen xedea(orain ere bada) gaur ohera joateko abisua da askorentzat.Parrandazale eta gaupasero amorratuek martzianoak bailiren nolabegiratzen diguten ikusi besterik ez dago. Hala ere -ez ditzagungauzak nahas- horrek ez du esan nahi larunbatetan txintxo-txintxo etaumil-umil hamarretarako ohera joaten garenik hurrengo goizeantxistua jotzeko. Zenbat aldiz -eta zenbat gehiago- joan ote gara biedo hiru ordu soilik ohean emanak. Txistuarekiko grina eta konpromezuamaigabeak besterik ez du azaltzen tamaina horretako balentria.
Askotan gainera udala eta herritar askoren aldetik ez daerrekonozitzen igande goizero joateak zer suposatzen duen,sakrifizioa, entsaioak eta beti konpromezua. tamaina horretakoesfortzua ez du herri honetako musika talde batek ere egiten eta ongilegoke denek onartuko balute.
Bestetik, goizeroko parrandazaleekin topatzeaz gainera, beti duguIruña-Donostia egiten duen Pesa autobusa bidelagun, mendiradoazen txomingeroak, txistularien amak balkoietan euren seme-alabeiso eta txistua lokaletik hartu ahal izateko giltzak uzten dizkigutenmunizipal jatorrak. Hala ere, sekula ez zaigu pasatu Legazpikotxistulariei behin gertatutakoa, izan ere, igande batean kalejiran zihoazela Ertzaintzaren bi kotxe-patruila atzean jarri etaertzain inozente eta ezjakinek honako abisua eman zuten basera:“jóvenes sospechosos con instrumentos autóctonosinvaden la calzada”. Deigarria zinez.
Kalejira igande goizetako arima grisen gozagarri da, lurraren arnasaeta herria bizirik eta kantatzen badakiela azaltzen duen taupadasamur eta bizia. Goizeroko txorien kantu inozentearekin bateragau-txorien etxeratzea edertzen laguntzen duen artisau logaleenbalada. Eta hurrengo igande goizean jarraituko dugu musika-notakelkarrekin leun josiz herriaren belarriak laztantzen.
Mikel Guridi
Gorka Quevedo
Josu Aztiria
Antziñako Ama Txistulari taldekokideak.
Urretxuko txistulari taldea
Urretxuko txistulari taldeak ere igande goizero kalejira eskaintzendie herritarrei eta berri zabalagoa izateko Jose Mari Lasarenganajo dugu. Berak ere, Zumarragakoek bezala, asteroko kalejira oso herrigutxitan egiten dela esan digu. Gure bi herriotaz gain Donostia,Tolosa eta Oñatin ere ateratzen omen dira, baina herri hauetan6 lagun inguru soilik aritzen dira eta udalak ordaindu egiten die.
Legazpin ere ohiturak oraindik bizirik omen dirau, baina uda garaiansoilik aritzen dira. Urretxuarrak, aldiz, abuztuan eta garizumagaraian izan ezik urte osoan zehar aritzen dira. Udalarekin 60hamarkadan sinatu zuten kontratuan, Garizuman musika jotzeadebekatzen zuen ohitura errespetatzen zuen klausula sartu zuten etaegun oraindik errespetatu egiten dute. “Egun ohitura hauerrespetatzeak ez dakit zentzu handirik duen, baina guri atsedentxiki bat hartzeko oso ondo datorkigu” dio Jose Mari Lasak.
Iganderoko kalejira hau da urretxuar txistularien iharduera nagusia.Hala ere, sanjoanetan, santazeziliatan eta herriko gainontzekojaietan ere herriko kaleak alaitzen dituzte.
ARRATSETAN
Gerra aurretik eta gerra ostean ere Joxe Gabilondotxistuan aritu bazen ere, 20 urte inguruko etenaldiaren ondoren,Santi Gutiérrez etaJoxe Pérezek lanari berriz ekin zioten udalareneskaerari erantzuna emanez. Hauek hasitako lanari beste batzuek erejarraitu zioten eta garai batean 40 lagun inguru ere aritu ziren. 60hamarkadako lehen urteetan, gainera, goizeko kalejiraz gain,arratsaldean ere dantzarako zenbait pieza ere jotzen zituzten bi astetan behin musika bandarekin txandaka.
Santi eta Joxekurte askotan zehar hutsaren truke egindako lan bikainak bere fruituakeman zituen eta haiek garai batean hasitako lanak bizirik dirau. EgunUrretxuko txistulari taldean 20 lagun inguru dabiltza eta bi taldetanbanatzen dira bakoitzak bi astetan behin soilik jotzeko. Txistulariakudaletxetik irteten dira igande goizero eta Barrenkale etaNekolaldetik pasaz Ipeñarrietara joan ondoren, udaletxerabueltatzen dira.
LAU BETEBEHARRAK
Jose Mariren esanetan “Urretxuko kaleenkokapena dela eta, nire ustez Aparizioko bizilagunak dira guentzuteko aukera ez duten bakarrak. Gustura aritzen gara, bainaesan beharra dago ia ezeren truke eman egiten dugula, izan ere,udaletxearen laguntzak urtean txango bat egiteko baino ez diguematen. Nik esaten dudan moduan lau lan betetzen ditugu txistulariokigande goizetan: iratzargailu lana, egutegi lana (jendeak guentzutean igandea dela baitaki), erloju lana eta eguraldi-gizonarenlana (ateri denean soilik ateratzen baikara).”
MASOKISTAK OTE?
Konpentsazio eskasa jasotzen badute ere, txistulariak ezdira udalaz kexu “garai batean lokal falta zela eta tirabirak izangenituen, baina orain entsaiatzeko lokala behintzat badugu. Hala ere,nire ustez Santik 40 urtetan zehar egindako lana nolabait eskertubeharra dago, hutsaren truke 200 pertsona ingururi txistua jotzenerakutsi baitzien. Egun oraindik ere Santiren ikasleak aritzen badiraere, gehienek musika ikasketak dituzte eta gazte hauen lana ereeskertzekoa da. Askotan parranda egin ondoren konpentsazio materialikjaso gabe igandero goiz jaikitzea azpimarragarria da, gizartematerialista honetan gero eta zailago da honelako portaerak ikustea.Masokista samarrak garen susmoa ere badut”.
Baina jendearen esker ona jasoko dute behintzat… “noizbaitlagunen bat txantxetan kexuka ageri zaigu: bezperan parranda eginondoren ez diogula lo egiten utzi… Behin emakume batek ur balde batere bota zigun! Hala ere, herritarrek igandetako kalejira atsegindute orokorrean eta ohitura mantentzea eskertzen dute”.