Eguerdiko ordu bata eta erdiak inguruan buzkantza lehiaketaren sari banaketari ekin zitzaion. Lehenengo saria, 50.000 pezeta, garaikurra eta diploma, Ormaiztegiko Iñaki Camposek eraman zuen. Bigarren saria eta beste 50.000 pezeta, Legazpiko Urzelai harategiarentzat izan zen eta aurkezpen onenaren saria Ormaiztegiko Jesus Mari Debak eta Ordiziako Juan Mujikak eraman zuten.
Lehen aipatu bezala, aurten bigarren aldiz buzkantza lehiaketa Santa Lutzia baino lehen antolatzea erabaki da eta jendearen erantzuna ikusirik merezi duen sona ematea lortu dela esan daiteke.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide