-Zer izan nahi zenuen umetan?
Umetan erizaina, baina 14-15 urterekin jada abeslaria.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Eguraldi ona egiten badu Belokiko buelta eman, musika entzun eta irakurri.
-Bizitzeko toki bat?
Hemen oso gustura bizi naiz.
-Bakarka ala taldean abestea nahiago?
Taldean.
-Gustuko abeslaria?
Maria Callas eta Luciano Pavarotti.
-Donostiako orfeoia ala Goiargi?
Ezin dira konparatu.
-Abestea ala abesten entzutea?
Abestea.
-Musika sakroa ala rantxerak?
Egoeraren arabera, norberaren barne egoerak ere eragina du.
-Zer moduzkoak dira egungo abeslari gazteak?
Kimetseko gazteek oso maila ona dute, baina oso mutil gutxi animatzen dira.
-Non eta noiz abestu duzu gustuen?
Leku guztietan oso gustura abestu dut, baina Urretxuko parrokia, Antio eta Mertzedariak oso leku egokiak dira.
-Lo egiteko pijama ala kamisoia?
Kamisoia, pijamak enbarazu egiten dit.
-Barruko erropa erosten, nortzuk dute gustu hobea: emakumeek ala gizonek?
Gero eta gizon gehiago etortzen dira dendara, bazen garaia! Gustu ona dute gainera.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ez bereziki.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Lagun on batekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beti beltzaranak gustatu zaizkit… baina egun jada burusoilak egokiagoak dira niretzat.
-Egindako azken oparia?
Bilobari oparitutako puzzle bat.
-Eta jasotakoa?
Perfume bat.
-Data bat?
Hiruzpalau data garrantzitsu oroitzen ditut, denak uda ingurukoak eta batzuk oroimen onak ekartzen dizkidate eta beste batzuek txarrak.
-Mutil izen bat?
Aitor.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
El Diario Vasco eta Egunkaria. Batzuetan Gara ere bai.
-Gustuko telebista saioa?
Ez dut ia telebistarik ikusten; irratia, berriz, asko atsegin dut. Ramón Ibeasek goizetan Herri Irratian zuzentzen duen saioa asko atsegin dut.
-Bereziki gorroto duzuna?
Telebistarik ia ikusten ez dudanez…
-Liburu bat.
José Luis San Pedroren “La sonrisa etrusca” eta “Garoa”, euskaraz irakurri nuen lehenengoa.
-Filme bat.
“Memorias de Africa”, askotan ikusi dut gainera.
-Abesti bat.
Olaizolaren “Haurtxoa seaskan”, makina bat aldiz abestu dudana.
-Soinu bat.
Flautarena.
-Usain bat.
Mendiko lur bustiarena, belar moztu berriarena…
-Ukitzeko…
Giza azala.
-Janari bat.
Barazki menestra.
-Ura ala…
Ardo beltza.