Azaroaren 27an, larunbata, Ostadarrekokideek batzar orokorra izango dute eta bertan denboraldiarenbalorazioa egiteaz gain, zuzendaritza berrituko dute. Mendi Asteariamaiera emateko hurrengo egunean Ebroko mehargunera joango dira etaondoren bazkaria egingo dute.
Irteera honekin aurtengo denboraldiariamaiera emango diote. Ostadarreko lagunek urtean hamaika irteeraegiten dituzte, hauetatik gehienak igandetan eta beste batzuk asteburu osokoak izaten dira.
Ostadar mendizaletasunak elkartu zituenzenbait lagunek sortu zuten 1982an eta ordutik hona herrian eremendizaletasuna suspertzeko lan itzela egin dute. Honen adibiderikonena hasierako 40 bazkidetatik 165 izatera pasa direla da. Hala ere,eurek antolatutako mendi irteeretan parte hartzeko ez dago bazkideizan beharrik. Beraz, badakizue, Euskal Herriko zein inguruetakobazterrak ezagutu eta bide batez kirola egiteko aukera bikaina duzueOstadar Mendi Taldearen eskutik.