ZUMARRAGAKO UDALTZAINGOA
Gure herrian trafiko arazorik ba al dago? Galdera honi erantzunzuzena ematea oso zaila da. Hasteko geure buruari galdera hau eginbehar diogu: gure ustez zer dira trafiko arazoak?
Alde bakar batetik ikusita, gure ustez, trafikoak, edo hobeto esandaibilgailuek, bi kalte mota sortzen dituzte, alde batetik oinezkoeketa beste aldetik gidariek jasan behar dituztenak.
Esandako azken kalte mota honi dagokionez, orokorrean, trafiko arazoaez dela momentuz kezkagarria esan dezakegu. Hala eta guztiz ere,arazoa areagotzen ari da. beraz, horrela jarraituz gero, arazoalarritu egingo da. Sarritan ikusten dugu, hainbat ibilgailurenerabiltzaileek zirkulazioa oztopatuz aparkatzen dutela. Eta kasugehienetan denbora laburrerako utzi behar dutenez, edozein tokitanaparkatzen dute, nahiz eta jakin ez dela leku aproposa edo besteerabiltzaileentzat erreserbatua dagoela (autobusen geralekuak,elbarrientzako erreserbatutako lekua, garajeen aurrean, zama lanakegiteko lekuetan, etab.)
Oinezkoei sortzen dizkieten kalteak zeharo ezberdinak izaten dira,eta kasu honetan bai, arazoa ia kezkagarri bihurtzen ari zaigu.Badaude gure herrian kale batzuk non oinezkoek ez duten espaloitikpasatzerik eta horrek benetan kezkatu behar gaitu.
Arazoen arrazoiak ezberdinak dira, baina nagusiak bi hauek:
1. – Herriaren ezaugarri fisikoak: Kokapen geografikoaren araberaezin da herri zabal eta laua izan. beraz egoitzek kontzentraturikegon behar dute metro karratu gutxitan. Hori dela eta, nabaria dakale batzuk ez daudela prest momentu batzuetan pasatzen direnibilgailuen kopururako edo zaila dela aparkalekuak aurkitzea. Izanere herria txiki samarra geratzen ari zaigu.
2. – Herritarren, gidari nahiz oinezkoen, ohiturak: Dugun bizimoduanjarrera desegoki batzuk hartzen ari gara. Gure ustez, gehiegierabiltzen dugu kotxea (nahiz eta ibilbide motza izan), presakagabiltza beti, iritsi ezinik, lekutik ahalik eta hurbilen utzi behardugu kotxea beti…
Bi faktore horiek kontuan hartuz, arazoa konpontzeko aipatutako biildo horietan aplikatu beharko ditugu neurriak, hau da, aparkalekugehiago egin, barneko trafikoari buruz ikerketa bat egin, (kopurua,ibilbideak, leku bakoitzaren beharrak, etab.), auzoei azpiegiturazhornitu,…
Baina konpontzen ez den bitartean, gure ustez irizpide bat jarraitzeaderrigorrezkoa da, hau da, herrian dauden baliabideak erabiltzekoorduan nork duen lehentasuna jakin behar da: Eta hemen guk behintzatez dugu inolako dudarik, lehentasuna oinezkoek izan behar dute, gerozerbitzu publikorako dauden ibilgailuak, ondoren urritasunen batduten erabiltzaileen ibilgailuak eta azkenik kotxezale arruntak.
Bakoitzak atera ditzala ondorioak.
URRETXUKO UDALTZAINGOA
Trafikoari buruz hitz egiterakoan esan, aspaldidanik dela gurekezka nagusietariko bat, besteak beste egunero bideratu ezin ditugunzenbait kasurekin aurkitzen garelako, batzuetan gure erruz etagehienetan egoerak bultzatuta.
Gauzak horrela, aspaldian ekin genion lanari eta datu bilketa batenbitartez orain dela lau urte trafikoari buruzko txosten bat egingenuen. 1998ko abenduan, 2. txosten bat egin genuen, oraingo honetan,lanerako baliabide hobeak izanik, osatuagoa eta lehenengoarenosagarria.
Txosten honen bitartez garbi ikusten da trafikoari buruzko plangintzadela herriak behar duena. Plangintza serioa, non zenbait gaiZumarragako herriarekin elkarlanean egin beharko diren, non gureherriko zenbait puntu aztertu beharko diren: Herriko ibilbide egituranagusia, zama-lanetako iharduera erregulatu (horretarako ezinbestekoaikusten dugu dendariekin elkartzea), seinalizazio egoki bati ekin,aparkaleku eskasiari irtenbideak bilatu, beste zenbait arazo zehatzierantzuna eman eta horrekin batera, behar diren baliabide pertsonalakzehaztu (zer Udaltzaingo mota nahi den) eta materialak (plangintzariaurre egiteko modukoak) jarri eta azkenik plangintzaren jarraipenaegin.
Garbi ikusten dugu, ezer egin gabe pasatzen den egun bakoitzekoegoerak txarrera egiten duela, irtenbideak gero eta zailagoakdirelako. Horregatik, Urretxuko Udaltzaingoak sartu berri den Udalkorporazioari trafikoaren arazoa seriotasunez aztertzeko eskatu dio,horretarako behar diren baliabideak jarriz. Amaitzeko, lerro hauenbitartez, herriko jendea animatzen dugu, beldurrik gabe, trafikoariburuz dituzten kezkak, iritziak, irtenbideak eta bestelakoak azalduditzaten udaletxe honetan, asteazkenero (arratsaldeko 7etatikaurrera) izaten den Hirigintza Batzordean. Guk bitartean laneanjarraituko dugu beste egoera bat lortu arte, ez gaudelako batere adosegungo egoerarekin.
Zer iritzi duzu bi herriotako trafikoari buruz?Arazoak izaten al dituzu autoan herrian ibili eta aparkatzeko?
Victor Enrique
Normalean ez dut autoz ibili eta aparkatzeko arazorikizaten. Hala ere Labeaga kalean askotan arazoak izaten dira.Asteburuetan gauza asko aldatzen da eta aparkatzeko arazo gehiagoizaten dira.
Felix Mencias
Nahikoa arazo izaten dira, bai, herriotan kotxezibiltzeko. Nire ustez kale gehiagotan norabide bakarra jarri beharkolitzateke. Bestalde, aparkaleku falta badagoela ere uste dut.
Tere Sarasola
Trafiko arazo handiena Labeaga kalean dagoela uste dut.Aparkalekuei dagokienez, gutxi daudela uste dut, baina guk garajeadugunez ez dugu arazorik.
Ventura Fraile
Ni Leturias auzoan bizi naiz eta garajea dut, bainaherrira kotxez jaisten naizenean ez dut aparkatzeko lekurik erraztopatzen. Lotsagarria da.