Eskolako sukaldariak berritzaileak omen dira, baina Kabiandiotenez, betiko sukaldea omen da formak aldatuz. udazkeneko kartaberritik menu bat osa dezala eskatu diogu sukaldariari, ea zeriruditzen zaizuen:
“Edateko txakolina aukeratuko nuke. Jatordua hasteko, txahalmingaindun entsalada langostino eta trufa oliozpinarekin lagunduta;lehenengo plater moduan, onddo-zopa, mondeju-pastel eta foierekin;ondoren, lupia labean erreta, txibiekin eta tomate-konpotarekin.Aurrera segitu arretik, edariz aldatu eta 90. urteko erreserba ardoaaterako nuke plantxan gorritutako orein-solomoari ongi etorriaegiteko; eta gozoen orduan, gaztaina moussea ondo legoke , txokolatemikatz saltsa epela eta bainilazko izozkia lagun dituela.”
Zuk zeuk saiatu nahi duzula horrelako platerekin? Horretarako ereaukera emango dizugu ba. Hona hemen lehen aipatutako plater batenerrezeta: Onddo-zopa, mondeju pastela eta foierekin.
- Onddo zopa, osagaiak: tipula, onddoak, baratzuria, haragi-salda eta irin pixka bat. Tipula eta baratzuria sueztitu, onddoak bota dena egin arte. Irina gehitu eta azkenik haragi-salda gehitu. Dena turmisetik eta ondoren txinotik pasa eta gatz-puntua ziurtatu ondoren nahi duenak esne-gain eta gurin pixka bat bota diezaioke gustuko puntura iritsi arte.
- Mondeju pastela: Osagaiak: mondeju bat, sei arrautza eta litro erdi nata. Mondejuak hestetik atera eta esne-gain eta arrautzarekin nahastu. Dena baño marian 40renbat minutuan eduki.
Kabiako aurkezpena: platerean pastel zatibat jarri gainean plantxan gorritutako foie zati bat duela eta bertanzopa zerbitzatu.
Saiatu aurretik Kabian probatu nahi baduzu edo besterik gabeudazkeneko jakiekin gozatu nahi izanez gero, hona hemen interesekodatu batzuk:
Jai eguna: astearte arratsaldea
Komedorea 60 pertsonentzat
Menua: 1.100 pta
Telefono zenbakia: 943 72 62 74