Lehenengo saio arrakastatsuaZumarragako Ama-Lur elkartean jokatu zen eta bertan legazpiarrakgailendu ziren. Oparo afaldu ondoren bertsolariek lanari ekin zioteneta urretxuarrak entzulegoa alde zutela aritu arren, legazpiarrekhiru puntuko aldeaz irabazi zuten.
Itzulera saioa Legazpiko Izadi-Zaleakelkartean izan zen. Bertako saioan jende ugari bildu zen, gehienak,joaneko saioan lortu zuten aldeaz garaipena etxean geldituko zelaziurtzat jotzen zuten legazpiar zaletuak izan ziren. Hala ere,urretxuarrak ez ziren kokildu eta markagailuari buelta emateko asmozlanari gogor ekin zioten. Legazpiarrak ere primeran aritu zirenarren, epaileek, hiru puntu eta erdiko aldeaz, garaipena urretxuarreieman zieten. Honela puntu erdiz hiru puntuko desabantaila gainditueta txapelak buruan zituztela bueltatu ziren Urretxura.
Hala ere, etxera itzuli aurretikgaraipena Legazpin bertan ospatu zuten bertako bertsolariekin batera.Ez dakigu poteak galtzailearen kontura hartu zituzten, ezta goizekoordu txikietan botatako bertsoek maila ematen zuten ere.
Guk, bada-ezpada ere, Izadi-Zaleakelkartean burututako itzulerako saioan botatako bertso batzukbesterik ez ditugu bildu bertara hurbiltzerik izan ez zenutenontzat:
Gaia: Barandiaran bertso eskean ibilida eta bildutakoen artean sobre huts bat topatu du. Otamendirena otedenaren susmoa du.
Sobrea espero nun
nik diruz beteta
ta hutsik bota hidan
jarri ez arreta
ondo pentsatzeko hartu
Otamendi beta,
hauteskundetakoekin
nahastu hintzan eta.
Bertsoak kantatzeko
huen hire plana
tajuik ez zuten bate
aldrebesa dana
sobrea ematen ere
hartu nian lana
bakarrik eman nian
merezi huana.
Azkarate eta Iriondok guztion ahotanegon den Clemente gaitzat zutela zortziko txikian bota zituztenak:
Ile gorria dago,
bankilloan tente
jokalariei oihu
eginez potente
ea Errealetik
badoan Klemente
lenago ere bagendun
makina demente. Azkarate
Nik Klemente nahi nuke
hementxe omendu
bere karguan hori
behar da mantendu
inola ere ez behintzat
hor bertatik kendu
ta gainera euskaraz
ongi egiten du. Iriondo
Ojangurenek, Iriondoren alkandoragaitzat zuela.
Ari naizela, ari naizela,
horri begira jarrita
koadrozkoa ta koloreduna,
degu erabat polita
ay Iriondo lortu dezunez
alkondara horrekin zita
seguruenik izango gendun
bere aitonak utzita.
Ahotsa sarri ez da ibiltzen
guk desio bezain peto
errima eta neurrian ere
ez nabil oso konpleto
ta nerbioak sarritan dantzan
desafioak tarteko
bertso batek zer gehio behar du
zerbait txarra izateko.
Nerea Elustondo