Baina zergatik sortu da 2000. efektu delako hori? Arrazoiaordenadoreetan urtea gordetzeko 2 digitu erabiltzean datza, eta ez 4digituko zenbaki osoa. Horregatik, 1967ko abuztuaren 31, 1967/08/31edo 67/08/31 bezala gorde daiteke. Biko digituko urtea bada, zein daurtea: 1967 ala 2067? 2000. urtera pasatzen garenean, 00/01/01dataren esanahia zein izango da? 2000ko urtarrilaren 1a ala 1900kourtarrilaren 1a? Hortxe dago gakoa, ordenadoreak gaizki interpretadezake 00 hori, eta data-kalkuluak egiterakoan emaitza okerrak emanditzake. Konponketa honen arrazoi bakarra, aurreko hamarkadetan diruaaurreztea izan zen: memoria garestia baitzen, eta milioika datuetanzehar, datek 2 digitu izatea 4 baino dirua aurrezarazten zuen. Etagerora paradoxa batean erori gara, zeren eta aplikazio haueneguneraketak inbertsio handiak ekarri behar izan ditu (espainiarestatuan orain arte 150.000 milioi pezeta gastatu baitira).
Eta noiz suma daiteke 2000 efektuaren eragina ordenadoreetan? Efektuaorain hasita eta 2000. urte osoan zehar azal daiteke. Norengan izangoduen eragina argi dago. Gu guztiok, guztiok diot —ordenadorerik ezduzuenok ere— jasan dezakegu 2000. efektuaren eragina. Eta zuetakobat baino gehiago arituko da esanez —baina nik ez dutordenadorerik, eta ez dut ordenadorerik erabiltzen… eta orain hemenerantzuna… nola ateratzen dugu dirua bankuan… ordenadoreakerabiliz ez bada, nola deitzen dugu telefonoz… ordenadoreakerabiliz ez bada, nola erreserbatzen dugu Glasgow-erako hegaldia,nola programatzen dugu gure bideoa, nola kalkulatzen da gure nomina,nola ematen digu txartela autobus-gidariak, autopistabidesari-langileak edo tren-geltoki leihatila-zainak, nola iristenzaizue ale hau etxera, aurretik ordenadore bat erabiliz ez bada…ekintza hauek guztiak ordenadoreak erabiliz ez bada. Honekin zeraesan nahi dut, bada garaia denok jakin dezagun nolako dependentziasortu izan dugun ordenadoreekiko. Ordenadore eta sistema elektronikohauek guztiak 2000. efektutik salbu ez baleude, ezin izango genuketelefonoz deitu, bideoa programatu edo bankutik dirua atera. Norenganizango duen eragina? Egin kontu!
Baina ez gaitezen katastrofistak izan… era berean, badiraigogailuek eta abarrek ez dutela funtzionatuko esaten dutenak… edobaita hau guztia muntaia komertzial erraldoia baino ez dela. Gailubat elektroniko izateak ez du esan nahi funtzionatuko ez duenik; halaere 2000. efektua kontuan hartu beharreko efektua dela argi dago.
Hori dela eta, enpresa zein erakunde handiak konpontze plankonplexuak burutzen ari dira 2000. urtean eragiketa guztiak ondoatera daitezen. Arazorik gabe beraz, kutxazain automatikotik diruaateratzea, edo telefonoz deitu ahal izatea espero dut. Baina gu geuordenadore erabiltzaileok gure ordenadoreak prestaturik ote daudenjakin behar dugu.
Egin beharreko eragiketak zailak zein errazak izan daitezke baldineta zein ordenadorez mintzatzen garen. Eta ez naiz hemen sartuko zeregin behar den kasu bakoitzean, horretarako OTAMOTZ ale monografikoosoa idatzi behar izango baikenuke. Macintosh-a bada, aspaldidanikzure mac-a 2000. urteari aurre egiteko prestaturik dago. Soilikbertan dituzun aplikazioak prestaturik dituzun edo ez ikusi beharizango duzu. Zure ordenadorea PCa bada, ordenadore-dendariari zeinteknikariari galde diezaiozun gomendatzen dizut. Edo bestela,ohikoena den Microsoft-eko sistema eragilea baduzu, Internet-ekohttp://www.microsoft.com/technet/year2k/pca/pca.htm web orritik zuresistemaren azterketak egingo duen aplikazioa dohainik jaitsidezakezu. Hobe garaiz ibiltzea berandu baino: gero ez dadila otsoaetorri. A! eta urte amaiera baino lehen segurtasun kopia bat egiteaez litzaizuke gaizki etorriko. Eta ondoren ongi etorri lasaia emandiezaiogun bigarren milurteko azken urteari—eta ez hirugarrenmilurteko lehendabizikoari—. Hala da, baina kontu hori bestebaterako utzi beharko dugu.
—Informazio gehiago Interneten—:
http://www.microsoft.com/year2000/
http://www.map.es
http://www.microsoft.com/technet/year2k/pca/pca.htm
http://www.hp.com/go/year2000
http://www.year2000.com
Jonmikel INTSAUSTI
OTAMOTZ aldizkariko informatikaria