-Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbolaria.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lagunekin egotea, musean jokatzea eta parranda egitea.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu bezalako tokirik ez dago munduan.
-Bakarka ala binaka jokatzea nahiago?
Bakarka gusturago ibili naiz beti.
-Gustuko pilotaria?
Julian Retegi, eta momentu honetan Patxi Eugi.
-Julian Retegi ala Mikel Goñi?
Julian Retegi, noski.
-Zein atzelarirekin gustatuko litzaizuke jokatzea?
Belokirekin, luzitu ahal izateko.
-Eta zeinen aurka?
Titinen aurka, lehia ederra izango genuke.
-Nor da pelotariagoa Jabi Erostarbe ala zu?
Momentu honetan Jabi, baina berak adina entrenatuko banu…
-Ederrena ala Beloki?
Ederrena zaharra urte askotan nire bigarren etxea izan zen. Orain, ez Urretxukoa, ezta Zumarragakoa ere ez ditut atsegin.
-Kamarero ala bezero nahiago?
Bezeroa, noski. Kamarero lana oso gogorra da.
-Ligatzea ala ligatua izatea?
Ligatua izatea nahiago dut, ez baitakit ligatzen.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ez bereziki.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Nire koadrilako “Letxu” eta Agirrerekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Denak, ilegorriak ere bai.
-Egindako azken oparia?
Nire lau lankideei belarritako pare bana oparitu nizkien.
-Eta jasotakoa?
Lankideek oparitu zidaten zapatila parea.
-Data bat?
Nire jaioteguna: 1973ko uztailaren 18a.
-Neska izen bat?
Nire amarena, Juani. Egia esan euren izenak baino gehiago, neskak berak atsegin ditut.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Marca eta El Diario Vasco.
-Gustuko telebista saioa?
Kirol saio guztiak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Maria Teresa Camposena.
-Liburu bat.
Ez dut irakurtzen.
-Filme bat.
Akziodun filme guztiak.
-Abesti bat.
“Xalbadorren heriotza”.
-Soinu bat.
Trikitixarena.
-Usain bat.
Kolonia eta antzekoena ez behintzat.
-Ukitzeko…
Giza azala.
-Janari bat.
Txuleta on eta handi bat.
-Ura ala…
Ardo beltz ona.