Halere, Ikerrek ez dio beste ezeri ere muzin egiten eta“artista polifazetikoa” dela esan daiteke. Andoainenikus-entzunezko ikasketak burutu zituen eta ondoren antzezpen klaseakere jaso ditu. Zinemetara urrian heldu zen “Jone sube al cielo”pelikulan aktore lanetan parte hartu du eta “Libelulas” izenekomusika talde berrian ere hasi da. Honetaz guztiaz gain, GSBn erelanean ari dela kontuan harturik, ez du ez aspertzeko astirik.
Nolatan parte hartu duzu “Jone sube al cielo”filmean?
Joseba Salegi zuzendaria nire irakaslea izana da eta bere lehenfilmea den honetarako niretzat egokia izan zitekeen pertsonaia batzegoela esanez deitu zidan. Kasting batera aurkezten nintzen lehenaldia zen, baina ez nengoen oso urduri; beharbada kastingetikkastingera urteak daramatzaten aktoreek urduriago jartzeko arrazoiakizango zituzten.
Zein izan da zure papera?
Nire pertsonaia gehienbat estatikoa da, hau da, askotan azaltzen dabaina ez du gehiegitan hitz egiten. Bere izaera ere lotsatia denez…Sekula antzeztu gabea nintzen eta goiz batean gainontzeko aktoreekinentsaiatzeko deitu zidaten: Kike Díaz de Rada, Klara Badiola,Martxelo Rubio… Testuak soilik entsaiatu eta handik gutxira jadalehen planoa grabatzea, zailena zena, egokitu zitzaidan: AnabelArraizari musu bat eman behar nion. Eskerrak ez neraman jakajantzita, bestela botako nuen izerdia sekulakoa izango zen…Gainera, denok ere tentsio handi samarra geneukan; kontuan izan beharda pelikulak 150 milioitik gorako aurrekontua zuela.
Zure lanarekin gustura gelditu al zara?
Pelikulan antzeztearena erronka moduan hartu nuen, nire buruarihalako gauza bat egiteko gai nintzela erakutsi nahi nion eta lortudut. Gainontzeko filmeetan bezala, errodaia oso gogorra izan zen: 22egunetan joan behar izan nuen eta egun bakoitzean 10 ordu inguruematen genituen bertan. Pelikula oso korala da, 30 pertsonaiatik goraditu, eta askotan azaltzen naizen arren, ez zidaten batere zuzendu.Lehenengo aldia denez, nahiagoko nuke nire lana gehiago zuzendu izanbalute, honela zertan huts egiten nuen jakiteko aukera izangobainukeen.
Filmearen estreinaldian izan al zinen?
Bai, izan nintzen. Ez dut gehiegi atsegin eta ez zait zuzenairuditzen kontrakoa esatea. Dena den, hau gustu kontua da eta nik,adibidez, filmearen umore mota ez dut gehiegi atsegin. Esan bezala,filmean pertsonaia ugari gaude eta grabaketan geundela zenbaitetan eznekien zati horretan egiten ari nintzenaren arrazoia. Hala ere, zine mundua asko atsegin dut eta filme batetan parte hartzea osoesperientzia polita izan da. Bertako giroa oso ona izan da eta jendeoso jatorra ezagutzeko aukera eman dit. Zenbaitetan esan ohi da zinemunduan zain egoteagatik ordaintzen dela eta egia da. Heldu etaberehala makiladore eta ileapaintzaileek euren lana egin eta ondorenantzezteko orduaren zain gelditzen gara. Honek gainontzekojendearekin harremanak egiteko aukera ematen du. Oso gauza kuriosoada, harreman sakonak egiten baitira hain denbora luzez elkarrekinegonez, baina errodaia amaitu ondoren ez gara berriro elkar ikusten.
Zinema munduan lan egiten jarraitzeko asmoa al duzu?
Antzezle lanetan oso gustura aritu naiz eta etorkizunean ere osogustura arituko nintzateke, beharbada ikastaroren batera ere joangonaiz. Halere, zinema mundutik gehien erakartzen nauena zuzendaritzalana da. Ikasten ari nintzela laburmetraia bat egin genuen 8mm.taneta nik muntaturiko beste batek sari bat jaso zuen Mallorcan. Beraz,norbaitek istorio onen bat badu, badaki norengana jo dezakeen. Bainazinema munduan proiektu bat aurrera ateratzea oso garestia denez,momentuz zinearekin erlazioa duen beste edozein lanetan aritzekoprest nago. Honek esperientzia ematen du, mundu hau barrutik ezagutueta kontaktuak egiteko aukera.
Zer zine mota atsegin duzu?
Gaur egun Euskal Herrian zein estatu mailan egiten den zinea ez dutgehiegi atsegin. Gehienbat duela hamarkada batzuk egiten zen zineadut gustuko, “Kultukoa” deitzen dena, nahiz eta niri izen hau ezzaidan batere gustatzen. “Nouvelle Vague”, Errusian egitenzena… atsegin ditut. EE.BB.etako zine klasikoa ere, orainegiten den gehiena baino gustukoagoa dut. Filme hauek guztiakikusteko aukera gutxi daude, are gutxiago jatorrizko bertsioan.Donostiako Zinemaldia izaten da urtean zehar dudan aukera eskasetakobat eta primeran pasatzen dut bertan.
Hala ere, zinea ez da zure kultur zaletasun bakarra.Musika talde berri batean ari zarela ere jakin dugu…
Bai, “Libelulas” izeneko talde bat sortu dut beste lagun batekineta bertan gitarra jotzeaz gain, abestu ere egiten dut. Hot Dogstaldean dudan paperarekin alderatuz oso ezberdina dela esan behar da,bertan baxua jotzen baitut. Talde honetan erritmo kaxak ere sartzenditugu eta beraz, beste esperientzia bat da. Astean behin entsaiatzendut talde bakoitzarekin eta lantegiko lanarekin ere nahiko lanpetutanabil, baina ez dut gauza bakar batean aritzea atsegin, aspertuegiten bainaiz.
Hot Dogs taldeari dagokionez, zer nolako erantzunajaso du lehen diskoak?
Erantzun ona jaso duela uste dugu, lehen tiradako disko guztiak salduziren eta diskoetxeak beste bat kaleratu behar izan zuen. Honetazgain kritika onak ere jaso ditugu eta EE.BB.etako musika aldizkariezagun batek urteko diskoa izendatu zuen. Honetaz gain, estatuko lekuezberdinetan kontzertuak eskaini ditugu eta berauetara hurbildu zenjendeak gure abestiak eta taldekoon izenak ere ezagutzen zituen.
Diska berria prestatzeari ekin al diozue?
Bai, abestiak jada prestatuak ditugu eta otsailean hasiko garagrabatzen lehenengo diskoa atera zuen diskoetxe berarekin. Nire ustezbigarren diskoa honetarako prestatu ditugun abestiak landuagoak diraeta pianoa eta beste instrumenturen bat ere sartu nahi dugu. Gurenahia eta diskoetxeari zuzendu diogun eskaera ekoizpena egitekokanpoko teknikari on bat ekarri eta promozio indartsuagoa egitea da.Egia esan, gaur egun gero eta zailagoa da zerbait deigarria egitea.Lehia handia dago, talde guztiak onak direla segurutzat jotzen da etazerbait berria egitea edo atentzioa deitzea ia ezinezkoa da,telebistaren edukia dela eta, jendeak astakeriarik handiena ere jadanormaltzat hartzen du.
Bestalde, zuen musika dela eta, merkatu zabal etabarreiatua duzue eta beraz promozio indartsuagoa ere behar duzue…
Hori hala da, gure merkatua euskaraz abesten duten talde gehienenabaino askoz zabalagoa da, mundu mailakoa izan daitekeela esandaiteke. Hain merkatu zabalera heltzeko diskoetxearen bultzada handiaeta diru asko behar da. Gure entzule potentzialak asko dira, bainaoso sakabanatuak daude, hori dela eta diskoetxeari promozio aldetikbultzada eskatu diogu eta gu gainontzeko guztia eskaintzeko prestgaude. Geure kontzertuetan dena ematen dugu eta ez zaigu axolafurgoneta hartu eta etxetik kanpo denbora asko pasatzea. Gainera,musika munduan urte asko daramagu eta benetako aurrerapausoa ematekogaraia ere badela uste dugu, bestela azkenean nazkatu egingo baikara.
Etxetik kanpo estimazio handiagoa izateak ez al duamorrurik sortzen?
Gazteagoak ginenean hau kritikatzeko joera genuen, baina azken fineanmerkatuaren kontua da. Taldea sortu genuenean bagenekien zer zegoeneta gure musika talde konkretu batzuen gustukoa da. Euskal Herrikomerkatua txikia denez, gure musika gustuko duen taldea eretxikia da. Gure musika ez dago euskal merkatura zuzendurik eta beraz,normala da merkatu honetan arrakasta handia ez izatea.