Egun Murtzian badago ere, nondik-nora eraman duteMertxe urte hauetan guztietan?
14 urte hauetako gehienak Madril, Castellón, Málaga etaMurciako gartzeletan eman ditu. Honetaz gain, batetik besterakotrasladoetan ere beste hainbat espetxe ezagutu behar izan ditu. 3urte egon zen Malagan bakar-bakarrik, senideekin soilik hitz egitekoaukera zuelarik, lagunen bisitak ez baitzituzten onartzen. Ondokoziegetako preso komunekin soilik hitz egin zezakeen, baina hauekgartzelarien mehatxuak jasotzen zituzten berarekin harremana izanezgero. Gu bakarrik joan gintezkeenez, ia astero joaten ginenberarengana 10 minutu eskasetan berarekin egoteko. Hainbeste urteondoren, dispertsioaren ondorioz, oraindik ere isolatuta jarraitzendu. Euskal presoei lehen gradua jartzen diete eta ez da berrikusten,eta legezkoa dela dioten honen bitartez euskal presoak isolaturikedukitzen dituzte. Emakumezkoen kasuan, gainera, hau aurrera eramateaare errazagoa zaie, neska gutxiago baitaude.
Zer nolako harremanak ditu preso sozialekin?
Orokorrean harreman ona dute eta konfidantza pixka bat hartzendutenean oso lagun onak egiten dira. Nahiz eta askotan mehatxuak etazigorrak jasotzen dituzten gure presoekin hitz egiteagatik edoberaiei laguntzeagatik. Normalean hasieran preso komunek euskalpresoekiko mesfidantza izaten dute, baina pixka bat ezagutu ondorenberaiek bezalako pertsonak direla jabetzen dira. Gainera preso sozialgehienek ikasketa maila baxuak dituzte eta gure presoek askolaguntzen diete.
Zenbatero duzue berarengana joateko aukera?
Astero joateko aukera dugu. Lehen, senideen bisitaldia soilik izatekoaukera zuen, baina orain lagunak ere joaten zaizkio eta ia asteronorbaiten bisita jasotzen du. Gu normalean hilean behin joaten gara,vis-a dugunean. Murtziaraino joan beharra dago eta gainera asteburukobisita lortzea oso zaila da. Lehenengo preso sozialei uzten dietebisita eguna aukeratzen eta honela euskal presoei, askotan etxetikurrunen daudenei, bisitaldiak astean tokatzea lortzen dute.
Zer nolako tratua erakusten dute zuenganako?
Anekdota pilo bat daude oztopo hauen inguruan. Madrilera joan etabisitarik egin gabe itzuli beharra… trasladuan zegoela esanziguten, ez genuen sinetsi, baina zuzendariarekin ez dago sekula hitzegiterik… eta gizarte-laguntzaileak ere gauza bera esan zigun.Mertxeren beraren bidez jakin genuen egun hartan bertanzegoela. Nik neuk (Asun) epaiketa izan nuen egin nizkienustezko mehatxu batzuk zirela eta. Euskal presoei bisitaldia egiterajoaten garenok, preso sozialei bisita egitera doazenekin alderatuztratu ezberdina jasotzen dugula. Guri sarreran karneta eskatzendigute, familia liburua eraman behar dugu senideak garelajustifikatzeko, lagunak garela erakusten duten instantziak bideangaltzen dituzte… Edozein agiri etxean ahaztuz gero, bidaiaalferrikakoa da. Hala ere, Murtzian, Malagan aldean askoz ere tratunormalagoa izaten da. Dena den, gehienetan edozertarako oztopoakjartzen saiatzen dira: nahiz eta baimena eskuartean izan, ez dugulabisitarik, pakete bat ezin diogula eman… esaten digute. Haueiguztiei aurre egiten ohituta gaude, baina lehen aldiz joaten direnekaskotan atzera egiten dute. Bisitaldiak egiten ohituta dagoenjendearen laguntza behar dute egoera horiei aurre egiteko.
Trasladuen berri ere, berandu izango duzue…
Behin baino gehiagotan gertatu zaigu, bera trasladatu eta gukoraindik lehengo lekuan zegoela uste izatea. Bere laguna den presosozialen baten bidez izaten dugu trasladuaren berri. Honek bisitaegin dionari trasladuaren berri ematen dio eta gurekin harremanetanjartzeko eskatu. Epaiketa izan zuten azkenean ere, bagenekienMadrilera eramango zutela, baina ez noiz. Malagatik Carabancheleraeraman zuten batean, deitu eta bagenuela bisitatzerik esan ziguten.Anaia-arrebak joan ginen eta biok bere abizen berekoak ginela ikusitaere ez ziguten berarekin egoten utzi familia libururik eraman ezgenuelako. Bi trasladu mota daude: ez ohikoetan zuzeneaneramaten dituzte, baina ohikoetan bidean gartzela batetik besteraibiltzen dira. Askotan aste bete pasa dugu presoak non zeudenez genekiela. Trasladuetan mila pezeta eramaten soilik uzten zaie etaaste bete igaro behar dute diru horrekin, nahiz eta beraiek dirugehiago izan. Zelda zikinenetan sartzen dituzte eta diru horrekin ezdute garbikariak erosteko adina ere…
Zertan ematen du eguna gartzelan?
Erraztasun handirik izan ez badu ere, ikasteari ekin dio. Nahiz etaeuskaraz ikasten ari zen, azterketak erdaraz jartzen zizkioten.Irakurri ere asko egiten du eta patiora irteten denean ariketakegiten ditu. Orain Euskadi irratia entzuten du gauez eta euskarazhitz egiten entzutea berarentzat sekulakoa izan da. Bertso munduak joduen aldaketarekin zeharo txunditurik agertu zitzaigun. Hala ere,euskal presoak ez daude desfasatuak, bisita, gutun eta prentsarenbidez hemengo berri baitute. Berandu bada ere, Gara, Otamotz bera etagainerako euskal prentsa beti jasotzen du. Bestalde, presoek sekulakogutun piloa jasotzen dituzte eta azken hilabete hauetan deneierantzuteko aukera izan badute ere, orain berriro ere asteko laugutun soilik erantzun ditzakete. Honekin komunikazioa etetea bilatzendute, baina jendeak idazten jarraitzen die.
Etxekoei gauza guztien berri ematen al dizue?
Argi dago senideekin beraien bizi baldintzez hitz egitea zaila egitenzaiela. Jasaten dituzten egoera asko ez dizkigute kontatzen guri ezsofriarazteko. 14 urte pasa dira eta oraindik ez diogu entzun gaizkidagoela esaten. Hala ere, hizketan hasi ondoren, batzutan barruanduena ateratzen zaio. Malagako gartzela zaharrean isolamenduan egonzenean, inorekin hitz egiterik ez zuela eta irratiari erantzuten hasizela esan zigun. Funtzionariekin ere ez zuen inolako harremanik.Beste behin ere triste zegoela sumatu genion, aurreko gauean lotutazegoen preso komun batek su hartu eta hil egin baitzen. Hauezagutzera emanez gero zigortuko zituzten mehatxua jaso zuten arren,komunikatu bat atera zuten. Jakizu zer zigor ezarriko zieten…
Zerbait gehiago esan nahi baduzue…
Senideok ez ditugu presoak horrela ikusi nahi eta Euskal Herrikogizarte osoak zerbait egin behar du preso eta errefuxiatuak EuskalHerriratzeko, beharrezkoak baitira Euskal Herria berri bateraikitzeko prozesuan. Sufrimendua orain arte guk bakarrikeraman dugu, baina gizarteak hau ulertu eta lan egin behar du. Ez danahikoa presoak Euskal Herrian egotearekin ados gaudela esatea.Bestalde, hiru laurdenak bete ondoren kalean egon beharko liratekeenehun presotik gora daude, tartean Pili Gabirondo bera. Esteban Nietoere, minbiziak jota zegoela gartzelan usteltzen utzi zuten etaberaiek dira bere heriotzaren errudun bakarrak. Su etenak ere ez dieinongo mesederik ekarri presoei, gure ustez, gartzelariak lasaituegin ditu eta are eta gogorrago zigortzeari ekin diote. Aurrekourteetan Gabonetan pakete berezi bat bidaltzeko aukera genuen etaaurten hori ere ez… Su etenaren ondoren Espainiako gobernuak egindituen ustezko hurbilketak ziri hutsa dira: ez dituzte presoakgerturatu, gartzelaz aldatu baizik, eta gerturatu dituzten bakanekzigorraren hiru laurdenak beteak dituzte eta jada kalean egon beharkolirateke.