Beasain-Durangoren inguruko akordioa lortu badute ere, beraien arteanzenbait ika-mika izan dituzte azken egunotan gai hau eta ForuAldundiko aurrekontua direla eta. Herritarrei lortutako akordioarenberri emateko, norberaren postura agertzeko eta lorpenaren “dominazintzilikatzeko” zenbait prentsaurreko eskaini dituzte EA-EAJ etaEHko ordezkariek.
EHren PRENTSAURREKOA
Lehen prentsaurrekoa EHkoek eskaini zutenZumarragako Amalur elkartean urtarrilaren 7an. Bertan, eskualdekoudaletan EHk dituen zenbait ordezkarirekin batera, Txema Maritxalareta Joxean Alustiza, Foru Aldundiko Garraio eta Errepide batzordekokideak izan ziren.
Alustizaren esanetan EA-EAJk 2000. urterako aurkeztu zuen eta onartuez genuen Gobernu Foraleko aurrekontuan Beasain-Durango errepiderako50 milioi soilik aurreikusten ziren eta “aurrekontuak gure oniritziajaso dezan, ezinbestekoa da Beasain-Durango errepidearen laneiberrekiteko epea aurreratzea. Ondoren izan ditugun elkarrizketan,ordea, EA-EAJk lanak hasteko epea aurreratzea onartu du eta akordiohonetara iritsi izanak orain arte borondate politikorik ez zutelaargi utzi du. Oraindik aurrekontuaren atal guztietan ados jarri ezgaren arren, pentsioen gaian ez gara ados jarri, aurkiBeasain-Durangorako dirua zuzenduko duen aurrekontua aurreraateratzea espero dugu.”
Joxean Alustizak lortutako akordioaren berri eman ondoren, TxemaMaritxalarrek EHk Beasain-Durangori lehentasuna ematearen arrazoiakazaldu zituen. “Bilbo eta Iruñaren arteko lotura egingoduen errepidea denez, ezinbestekoa da Euskal Herria egituratzeko.Gure N1a da. Maltzaga-Urbinari lehentasuna emanez europear ardatzababesten dugu, baina Euskal Herriaren barne egituraketa ahazten dugu.Bestalde, Beasain-Durango ardatzaren epeak atzeratuz gero, honekzeharkatzen dituen herriak Gipuzkoaren garapenetik kanpo gelditukodira.”
EA-EAJren ERANTZUNA
EHkoen prentsaurrekoak aste betera EA-EAJkoarduradunen erantzuna jaso zuen. Horretarako Zumarraga, Urretxu etaLegazpiko alkateekin batera prentsaurrekoa eskaini zuen UrretxukoUdaletxean Antton Jaime errepide diputatuak.
Jaimeren esanetan “Beasain-Durangok gure lehentasuna du, bainakontuan izan behar da ez dela Bergaran bukatzen, Durangon baizik.Hori dela eta, atzera bota ziren aurrekontuetan Beasain-Durangoardatzerako dirurik ez zegoela esatea ez da zuzena. Bergarakosaihesbideko lanen hasiera aurten finkatzen zen eta horretarako hasiberria dugun urterako 900 milioitako diru-laguntza eman behar zen etahurrengo bietarako beste mila urteko. Honetaz gain, 56 milioi aurreikusten ziren Ormaiztegi-Zumarraga errepidearen proiektua egitekoeta errepide hau 2002 eta 2004 urteak bitartean egitea ere jasotzenzuen.”
EHren onespena jaso ez zuen aurrekontua defendatu ondoren, JaimekOrmaiztegi-Zumarraga errepidearen lanei aurten ekiteko EHrekin lortuduten akordioa azaltzeari ekin zion. “EHrekin Ormaiztegi etaZumarraga bitarteko lanak aurten hastea ahalbidetuko dutendiru-laguntzak Foru Aldundiko aurrekontuetan sartzeko akordioa lortudugu, baina aurrekontuen gainontzeko puntuetan adostasuna lortu ezeanezin dugu aurrekontua aurrera atera eta dirua erabili.”
EH eta EA-EAJren arteko desadostasuna pentsioen gaian datza,“pentsioen arloan dugun desadostasuna oso txikia denez, EHrenjokaerak txunditurik utzi gaitu. Aurrekontuen inguruko adostasuna iaerabatekoa da eta gure ustez erabakia EHren esku dago: aurrekontueibaiezkoa ematen badiete, Ormaiztegi-Zumarraga errepiderako diruaizango da.”
ERANTZUNARI ERANTZUNA
Beasain-Durango auzi honen nondik-norakoakikusirik, EHkoek EA-EAJkoei erantzutea ez da harritzekoa. Eurenesanetan EHk Foru Aldundiko aurrekontu orokorrak ez onartzeagatikBeasain-Durango ardatzeko lanak atzeratuko direla esatea ez dazuzena: “Antton Jaimek badaki atzera botatako aurrekontuko egitasmozehatzak, aurrekontu orokorraren onespenik gabe, aurrera ateratzekolegezko bideak daudela. Horretarako Arau Foral proposamena eginbeharra dago eta bere esku dago. EA-EAJkoek egiten ez badute, gukegingo dugu Beasain-Durangorako adostu ditugun 6.400 milioiak onardaitezen.”
EHko batzarkideen iritziz “Antton Jaime Beasain-Durango EHkaurrekontuak onar ditzan erabiltzen ari den tresna da. Berarentzatlehentasuna balu, nola liteke aurkeztu zuten aurrekontuan 56 milioisoilik zuzentzea?” Orain arteko auziari amaiera emateko etaeskualdeko biztanleei gertakizunak argitzeko, EHko ordezkariak AnttonJaimerekin Urola Garaiko edozein herritan Beasain-Durango ardatzagaitzat duen eztabaidan parte hartzeko prest agertu dira.