Ondoren aurkezpen ekitaldiko une nagusia heldu zen: Zintzo-Mintzoko kide zen eta toponimiaren inguruko egitasmoaren bultzatzaile nagusiaizan zen Joxe Mari Etxanizi omenaldi xumea. Oroigarri moduan bereemazteak eta semeak, Mari Josek eta Josuk, Joxe Marik hain ederkiezagutzen zituen gure mendi inguruetako parajeen izenak jasotzendituen maparen enmarkaturiko mapa bat jaso zuten.
Gogoratu “Urretxu eta Zumarragako toponimia” liburuak argia ikusiondoren Jose Luis Ugartek eta Zintzo-Mintzok bi herriotakotoponimoak bildu eta ezagutzera emateko burututako lanaren bigarrenemaitza dela Toponimia Mapa.
Mapa zein liburua herriko liburudendetan zein Zintzo-Mintzokoegoitzan (Labeaga 12, etxeazpian, Goierri elkartearen ondoan) salgaiaurki dezakezue. Maparen salneurria 1000 pezetatakoa da (500Zintzo-Mintzoko bazkideentzat), baina liburuarekin bateraerosiz gero (3000 pta., 2000 bazkideentzat) dohainik eskuratukoduzue.