Orain arte zer moduzko esperientzia izan da?
Nahiz eta dantza musikaren mundu hau niretzat guztiz berria den osogustura nago. Abesteko modua oso ezberdina da. Koruan txikiazarenetik abesteko modu bat irakasten dizute eta orain guztizezberdin abestu behar dut. Asko kosta zitzaidan moldatzea. Moldaketalanik handiena nik egin dut, ez baitut eduki irakasle bathorretarako. Dena den, pixka bat esan didate nola egin.
Nolatan aurkeztu zinen dantza musika egiten duentalde batean abestera?
Lagun batek neska bat behar zutela esan zidan eta deitu egin nuen.Betidanik atsegin izan dut musika mota hau eta honelako talde bateanparte hartzea zer den frogatu nahi nuen. Lauzpabost aldiz joannintzen frogak egitera eta ekaina aldean lanean hasiko ginela esanzidaten. Frogetan abestu egin behar nuen batez ere eta letrak egiteaere proposatu zidaten. Dantzan nekien ere galdetu zidaten, baina ezzizkidaten frogak egin.
Zeintzuk osatzen duzue taldea?
Bi lagun ekoizleak dira eta hauetako bat, Carl Watermark,konposatzailea da. Musika arloa gu bion esku dago, baina bi dantzarieta teklista bat ere kontratatu ditugu. Bestalde, abestietako hitzakJulius MCk eta nik egin ditugu. Bi ekoizle hauek beste proiektubatzuk ere aurrera atera dituzte, Wazen taldea adibidez. Taldehonekin jarraitzeko asmoa dute, baina UGArekin ere jarraitunahi duenez pixka bat polikiago doa. Carl Watermarktolosarra da, baina hasiera batean Europako talde ezberdinentzatmusika egiten hasi zenez, izen artistikoa hartu zuen. Dantzamusikaren munduan izen honekin ezaguna egin denez, izen honekingelditu da.
Zer moduz moldatu zara letrak egiteko?
Hasieran dezente kosta zitzaidan. Lehenengo musika egin eta gerohitzak jartzen direnez, musikaren kolpeak jarraitu behar ditueta aldi berean nahi duzuna esan. Beraz, ez da oso erraza.
Bestalde, taldearen irudia ere zu zara…
Talde bezala funtzionatzen dugun arren, UGA nire izenartistikoa litzateke. Hori dela eta, taldearen irudia eta karteletanazaltzen dena ni naiz. Kartel UGAri atera dituzte eta herrianbertan ere jarri dira. Taldearen irudia izateak ez dit lotsarikematen, baina erantzukizun handia da. Argazki sesioak niretzat gauzaberria izan ziren eta Tolosako kaleetan argazki UGAri ateragenituenez, egun haietan lotsa handia pasa nuen.
Marketina asko zaindu duzue.
Hala da, bai. Irratietara joan garenean ere, harritu egin dira etamultinazionalen antzera lan egiten dugula esan digute. Egia daTolosako Run Down Music ekoiztetxe honek maila horretan oso lan onaegiten duela. Niretzat berria den arren, dena oso ondo dominatzendutela ikusi dut. Run Down Music-eko lagunek 10 urte daramatzatelanean eta merkatua oso ondo ezagutzen dute.
Komunikabideetara asko joan al zarete?
Bai, Euskadi Irratian, Euskadi Gaztean… izan gara. Klaudio Landaoso ondo portatzen ari da gurekin eta gure diskoa askotan jartzen dubere saioan. Honetaz gain, Galizako irrati batetik ere deitu ninduteneta zeharo harritu nintzen. Wazen lehenago ere asko entzun zutela etagurea ere asko atsegin zutela esan ziguten.
Zuzeneko ekitaldi asko eskaini al dituzue?
Lemoako dantzaleku batetan egin genuen aurkezpena eta gero ETBko KTMsaioan eta Miss Gipuzkoa galan ere aritu ginen. Pixka bat aurreragoSorginen Laratzan ere jo behar dugula uste dut. Udaberrian zuzenekokontzertuak ematen hasiko gara. Dantzan ere ondo moldatzen naiz,betidanik atsegin izan baitut musika mota hau dantzatzea. Hala ere,zuzenean gurekin aritzen diren bi neskak dira gehienbat dantza egitendutenak. Izan ere, abesten konzentratzen naiz eta dantza egitenbaldin badut nekatu egiten naiz. Nik batik bat estribiloetan dantzaegiten dut.
Jende aurrean aritzeak urduri jartzen al zaitu?
Okerrago moldatuko nintzela uste nuen. Eskenatokira irten aurretikurduritasun puntu bat izaten dudan arren, jendearen txaloak entzuneta berehala izUGArri lasaitu eta animatzen naiz. Urretxun eregustura arituko nintzateke, beharbada lotsa handiagoa sentituko nukeeta begi kritikoak ere gehiago izango lirateke, baina oso gusturaarituko nintzateke. Hasieran jendearen erantzunaren beldur nintzenarren, erantzun oso ona jaso dugula ikusteak asko lasaitu nau.
Japonian ere diskoa salgai jarri behar dela jakindugu…
Bai, han euskal musika entzutea dezente atsegin dute, soinuajaponiarraren antzerakoa omen delako. Lehenago ere Maixa eta Ixiarreketa beste zenbaitek ere euren diskoak bertan plazaratu dituzte. Gukere diskoa bertan banatu behar dugu eta ea zortea dugun. Gainera,diskoan abesti japoniar bat sartu dugu eta letra euskaraz jarridiogu, baina japoniar soinuekin antzekotasuna mantenduz.
Ze musika nahiago duzu jorratzea: korala aladantzarakoa?
Lehen ere oso gustura nenbilen, baina musika diskoa asko atsegin dut.Oso ezberdinak diren arren biak atsegin ditut, bakoitza beremomentuan. Hala ere, musika estiloak asko aldatzen dira eta gurea ereberritzen joan beharko gara jendearen onespena izaten jarraitzeko.Erantzun ona jasotzen dugun neurrian jarraitzeko asmoa dut etaorfeoian eszedentzia eskatu dut, baina aurrera egiten ez baduguitzuli egingo naizela suposatzen dut. Orfeoian igaro ditudan urtehauetan guztietan oso gustura aritu naiz.
Udaran Salzburgon kantatzeko aukera ere izanzenuten…
Oso gustura aritu ginen, baina oso gogor lan egin genuen eta ia loegiteko astirik hartzerik ere ez genuenez, bertako bazterrakezagutzeko aukera gutxi izan genuen. Musikari dagokionez, osoaberasgarria izan zen guretzat, afizionatuak izanik, munduko onenekinaritzea. Erantzukizun handia izan genuen, Festibaleko zuzendariak gujoatea nahi zuen arren, beste antolatzaile batzuk ez baitzeudenguztiz ados. Gurea festibaleko ekitaldi nagusia zenez, amateurbatzuen esku uzteak beldurra ematen zien. Hala ere, oso ondo arituginen eta sei emanaldietan sekulako txalo zaparradak jaso genituen.