Hau azaltzeko Aitor Gabilondok, Zumarragako alkatea eta Urola Garaiko Fundazioko presidentea denak, José Luis Garitanok, Adegiko formakuntzako arduradunak, eta Martín Adinek, Hobetuzeko Gipuzkoako arduradunak, hitza hartu zuten. Aitor Gabilondoren esanetan “enpresaren kapitalik baliotsuena ez da teknologia, ondo prestaturiko langilegoa izatea baizik, UGLE eskualdeko langileen etengabeko formakuntzarako aparteko tresna dugu eta instituzioetatik bere aldeko apustua egiten ari gara”.
Aitor Gabilondok bilerari hasiera eman ondoren, José Luis Garitanok hitza hartu zuen. Bere esanetan “enpresariok formakuntzarako segurantza sozialari ematen diogun dirua gestionatu beharra dugu”. Horrretaz gain “Lanbide Heziketa eskarian oinarritu behar dugu eta ez eskaintzan. Heziketak enpresaren eskari eta beharrei erantzuna eman behar die eta orain arte ez da honela nagusiki”. Hau honela dela erakusteko adibidea jarri zuen: “hizkuntza eta informatika ikastaro asko ematen ari dira, baina ez dira hauek enpresen behar nagusiak”.
Bukatzeko enpresariak etengabeko formakuntzaren aldeko apustua egitera animatu zituen “ez baita gastua, inbertsioa baizik”.
Bukatzeko Martín Adinek, Hobetuzen Gipuzkoako arduradunak, Hobetuzek etengabeko formakuntzarako enpresei urte honetan eskainiko dizkien laguntzen berri eman zuen. Bere esanetan Hobetuzek aurten 1780 milioitako laguntza eman behar du, hauetatik 800 Gipuzkoan banatuko dira eta hauen %7a Urola Garaira zuzenduak egongo dira.
Enpresariek Urola Garaiko Lanbide Eskolara jo dezakete informazio zabalagoa jasotzeko.