Urtebete pasa da arduradun hauek jatetxea hartu zutenetik. Lehendik ere lanbide horretan ibiliak dira eta oso gustura daude. Bezeroak ere gustura egon daitezen eskaintza zabala dute: menua, karta, plater konbinatuak, bokadiloak, pintxoak…
Santa Barbarakoen lan onaren erakusgarri hemen beraiek proposatzen diguten menua izan daiteke adibide:
-Urdaiazpikoa, onddo-nahaskia eta etxeko kroketak.
-Txipiroiak.
-Txuletak.
-Mamia.
Txipiroi beteak beraien tintan
-Osagaiak:
24 txipiroi ertain.
2 tipula haundi.
2 tomate txiki.
Pipar berde bat.
4 baratxuri ale.
2 perrexil sorta.
Olioa eta gatza.
-Txipiroiak betetzeko:
Tipula bat.
Baratxuri ale bat.
Perrexil pixka bat.
Olioa eta gatza.
Prestakuntza:
Txipiroien burua, gorputza eta hankak banatu. Dena ondo-ondo garbitu eta hegalak kendu ondoren ondo txikitu.
Burua ateratzerakoan irten diren tripetatik tinta poltsa uretan gorde eta gainontzekoa bota. Burua, ahoak eta begiak bota ondoren, ondo garbitu. Hankak txikitu eta hegal txikituei gehitu. Zartagin batean tipula, baratxuria eta perrexilarekin aleta eta hanka txikituak salteatu eta hozten utzi.
Txipiroiak salteatutakoarekin bete eta txotx banakin itxi. Su txikitan tipulak, baratzuriak, tomateak, piper berdeak eta perrexila egin. Ondoren, sua handitan txipiroiak gehitu kolorea har dezaten. Txipiroiek minutu pare bat daramatenean beraien tinta uretan urtu eta lapikora bota. Gatza bota eta sua jaitsi pixkanaka egin daitezen.
Saltsa txinotik pasa ondoren, berriz txipiroiei bota eta gatza puntua egiaztatu ondoren, irakinaldi bat eman.
Datu interesgarri batzuk:
60 pertsonentzako jantokia.
Eguneko menua: 950 pta. + BEZ
Larunbat eta igandeetan: 1.300 pta. + BEZ
Telefonoa: 943 72 33 87