Gaur egun, herri xume eta langile honen gehiengo handi batek,selekzio propioak eduki nahi ditu, zeintzuk gure herriaren izena etaohorea lehertzeraino defendatuko dutena. Hau kategorikoki esaten dut.Honetaz konturatzeko zenbait ekintza erreibindikatiboen arrakastaikustea besterik ez dago. Esaterako, euskal futbol selekzioarenazkeneko partidua. Aurtengo norgehiagokan, inoiz baino jende gehiago bildu zen San Mamesko harmailetan gure taldea animatzeko (35.000lagun). Honek zerbait erakusten du, honek azken finean borondateaislatzen du. Era berean, arrakastatsua izan da ESAIT plataformasortzea. Plataforma honek aurrerantzean aurrera eramango dituenekintzek zeresana emango dute, eragina izango dute problematikahonetan guztian.
Ildo beretik jarraituz, beste zerbait azpimarratu nahiko nuke. Egunbizi dugun aro berri eta itxaropentsu honi begira, herri honek berenazio eraikuntza egin ahal izateko erabili behar duen estrategiapolitikoaren barruan, kirola zeregin garrantzitsua izan dezakeentresna ere izan daiteke. Esan nahi dudana, bizpahiru hitzetanlaburtuta, zera da: abian dagoen prozesu honetan, beste guztienartean, kirolak ere bere lekua izan beharko zuela, honek jokoa emanbaitezake. Baina horretarako, aurretik beste urrats batzuk eman behardira egun, herri honen nazio eraikuntzan kirolak betetzen dueneremua, guztiz alderantzizkoa delako. Esaterako, ez dugu txapelketapropiorik, espainiar estatuan antolatzen diren txapelketetan partehartzen dute gure taldeek (ez litzateke gauza bera RealSociedad-Beasain edo Real Sociedad-Barcelona. Dena dela, haufutbolzale bezala esaten dut), hemendik kanpo antolatzen direntxapelketa guztietan, gure kirolariak espainiar lizentziarekin aritubehar dira, etab.
Honegatik guztiagatik, ez zait harritzekoa iruditzen zenbaitkirolarik erakutsiriko jarrera, Aratz Gallastegi errugbilariakerakutsitakoa esaterako (bejondeiola!). Getxo taldeko jokalari honekuko egin zion espainiar estatuko konbinatuaren deiari, berak EuskalHerriaren koloreak defendatu nahi dituelako. Segur aski ez da aurrenaizan (Inaxio Kortaberria Errealeko libero ohia izan zen aurrena) etaziurrenik ez da azkena izango, baina bere jarrera behintzattxalogarria da. Honelako jarrerek erabateko sinesgarritasuna ematendiote euskal selekzioaren proiektoari. Ni ez naiz inor euskalkirolariei beren ogibidearekin zer egin behar duten esateko, ez diotAgustin Aranzabali esango: “Eh, Agustin, zu euskalduna zara,zergatik jokatzen duzu Espainiarekin?”. Ulertzen dut, nazioarteangauza asko lor ditzakezu, ohorea, dirua, gauza berriak ezagutu, lagunberriak egin, etab. baina ez litzateke politagoa izango hori guztiaguk benetan maite dugun herriaren koloreak defendatuz egingo bagenu?Zergatik ez dugu horregatik borrokatzen? Zergatik ez dira kirolariguztiak ados jartzen?
Amaitzeko, hasieran aipatu dudana gogora ekarriko nuke berriro. Gureada hitza, erabil dezagun, borroka dezagun, legezko bide guztiak agorditzagun! Gaztelerazko esaera batek dioen bezala “La uniónhace la fuerza”. Baina hori bai, eta hau azpimarratu nahi nuke,maila instituzionalean jarraipena eman behar zaio herriaren nahiari.
Igor Susaeta Estala