Azken urteotan gainera, astearteko ohitura soilik zena, ostiral etalarunbatera ere zabaldu da eta inguruotako herrietako jendea erehurbiltzen da gure herriotara.
Urretxu eta Zumarragako ihauteriez hitz egiteko urtero mozorrotzekoohitura duten Zumarragako jubilatuen egoitzakoekin, Etxe-Azpielkartekoekin eta astearteetan mozorrotzen diren emakumelagun talde batekin bildu gara.
“Mozorroarekin bat datorren dantza prestatzen dugu”
Zumarragako jubilatuen egoitzan urtero-urtero mozorrotzen diraihauteri asteartean. Duela 9 urte eurekin lan egiten duen monitoreakmozorrotzea proposatu zien eta ordutik hona pailazoz, umez,epotxez… mozorrotu dira.
Mozorrotzen hasi zirenean, helburua elkartean ihauteri giroa sortzeazen eta lortu dutela argi dago. Izan ere, lehenengo urteetan eskulantaldekoak soilik jazten baziren ere, urtetik urtera gero eta lagungehiago elkartu zaizkie ihauteri asteartean mozorrotzeko.
Ihauteriak heldu aurreko asteetan jubilatuen egoitzan biltzen diraeta denen artean urte horretan jantzi behar duten mozorroa aukeratzendute. Mozorro merkea eta egiteko erraza aukeratzen dute, mozorroaeurek prestatzen baitute egoitzako eskulan tailerrean.
Aurten zingaraz jantziko dira eta asteartean furgonetan aterako diramozorroarekin bat datorren polka dantzatuz herriko kaleetan zehar.Furgonetan herriko kaleetan ibiltzeko ohitura hasieratik izan duteeta honela herriko giroa alaitzea lortzen dute.
Kalejira amaitu ondoren, egoitzara itzuli eta bertan dantzaldia etamerienda izaten dute.
Urtero 30-40 lagun mozorrotzen dira eta esan digutenez oso giro oneanigarotzen dute arratsaldea. Izan ere, askok oso gaztetatik duteihauterietan ateratzeko zaletasuna eta urteak igaro badira ere ezdute umorea galdu, ez horixe!
“Elurtea izan zen urtean, sanba-dantzari mozorroa prestatuondoren, aldatu egin behar izan genuen”
Etxe-Azpi elkarteko zenbait bikote duela 20 bat urte hasi zirenihauteri asteartean ateratzen ikastolako umeekin eta aitzaki horrekingaueko giroaz ere gozatzen zuten. Baina handik urte batzuetaraihauteri larunbatak indarra hartu zuen eta ohitura larunbaterapasatzearekin batera elkarteko gehienak mozorrotzen hasi ziren. Egun15 bikote inguru elkartzen dira, hauetako batzuk elkartekoak ez dira,baina mozorrotzeko eta ihauterietako giroaz gozatzeko gogoa dutenlagunak dira. Egun nagusia zapatua duten arren, bikote batzukasteartean ateratzeari ez diote muzin egiten.
Euren esanetan “ihauteri astearteak indar asko galdu du, batez erehelduei dagokienez. Lehen askoz ere heldu gehiago ateratzen ginenastearteetan, baina duela 8 bat urte larunbata indarra hartzen hasizen eta orain kanpoko jende asko ere hurbiltzen da Urretxura”.
Etxe-Azpi elkarteko lagunak larunbat arratsaldean biltzen diraelkartean eta bertan mozorrotzen dira, “politena prestaketa izatenda, denok elkartean jazten baikara. Ondoren afaria egiten dugu etaafalostean tabernaz-taberna ibiltzen gara dena ixten diguten arte.Egun horretan “kamuflatuta” goazenez, gazteen tabernatan lasaiasko sar gaitezke inork arraro begiratu gabe”.
Mozorroari dagokionez, urtetik urtera aldatzen duten arren, ez diraurtero denak berdin mozorrotzen, “batzuetan denok berdin joatengara eta beste batzuetan bakoitzak bere mozorroa aukeratzen du.Aurten denok berdin joango gara. Dena den, garrantzitsuenamozorrotua joatea da. Koadrilan ihauteriak oso garrantzitsuak diraeta afarira joateko jartzen dugun baldintza bakarra mozorrotutajoatearena da. Edozein gauza jartzearekin nahikoa da…”
Ihauteriek Etxe-Azpikoentzat duten garrantziaren isla bikote batzukTolosara ere joaten direla da, “Urte batzuetan zapatuan ateraondoren, igandean Tolosara joaten gara bertako giroaz ere gozatzera.Gainera, hurrengo urtean zertaz mozorrotu gaitezkeen ikusteko erebalio digu. Tolosan zezen plazara joan eta primeran pasatzen dugu,bertako giroa mundiala baita. Noizbait Donostiara ere joan garenarren, Tolosako giroa askoz ere politagoa da”.
Hainbeste urtetan mozorrotu ondoren, gertakari xelebreak ere biziizan dituzte “duela urte batzuk samba-dantzari mozorroa prestatutagenuen, baina sekulako elurtea izan zen eta azken unean mozorrozaldatu behar izan genuen”.
“Gizonezkoei lotsa handiagoa ematen die mozorrotzeak, bainaihauterietan lotsa etxean utzi behar da”
Zumarragako koadrila hau betidanik koadrilan ibili diren zenbaitlagunek zein bazkal osteko kafea hartzean elkar ezagutu duten bestehainbestek osatzen dute, honela guztira 12-13 lagun elkartzen dira.80 hamarkada erdialdean ihauterien aurreko egunetan kafea hartzen arizirela gaia atera eta mozorrotzea erabaki zuten. Ordutik hona urteromozorrotu izan dira Charlotez, beltzez, pailazoz, estralurtarrez…
Iaz egipziarrez jantzi ziren eta Urretxuko Aldapak taldekako mozorroonenaren saria eman zien. Dena den, beraiek ez zirela sariaren bilajoan argi utzi nahi dute “ez gara ahalik eta mozorro on etapolitena egiten saiatzen. Ihauteriak baino hilabete bat lehenagoelkartu eta bakoitzak bere ideiak eramaten ditu, ondoren denon arteanurte horretan zertaz mozorrotuko garen erabakitzen dugu. Gai bataukeratzen dugu eta denok gai horrekin zerikusia duten mozorroajazten dugu. Guk geuk prestatzen ditugu mozorroak eta prestaketa lanhonekin izugarri gozatzen dugu. Iaz gure helburua saria lortzea ezzen arren, saria lortzeak poztu gintuen, noski, eta eman zigutendiruarekin beste afari eta parranda bat egiteko aitzakia izangenuen.”
Beraien ustez, ihauterietako ohiturak eta giroa asko aldatu diraUrretxu-Zumarragan azken urteotan, “lehen astearteetan soilikizaten zen giroa, baina orain Tolosan gaudela dirudi: ostiralean,larunbatean eta asteartean irteten baita jendea. Gu asteartearratsaldean mozorrotzen gara eta ondoren afaria egiten dugu.Afalostean tabernetara joaten gara eta etxera hurrengo egunean lanaegin beharra dagoela gogoratzen dugunean bueltatzen gara”.
Beraien ustez herrian oso giro polita bizi da ihauterietan,“tabernariek lan ona egiten dute eta giro ona sortzen saiatzendira. Baina beraiez gain norberak mozorrotu eta giroa jarri beharradu. Gu umore onez eta lotsa gutxiz ateratzen garenez, primeranpasatzen dugu. Urteren batean Legazpira ere joan gara, baina bertanherrian baino giro kaxkarragoa zegoela ikusi eta herrira bueltatuginen. Dena den, herrian oso giro ona dagoen arren, gizonezko gutximozorrotzen dela uste dugu. Emakumeoi baino lotsa handiagoa ematendiela uste dugu. Gure senarrak ere ez dira mozorrotzen, bainanoizbait inbidia ematen diegula ere esan digute”.
Koadrila honek, Etxe-Azpikoek bezala, arazoak izan zituen elurteaizan zen urtean, “urte hartan toreroz eta txulapaz atera behargenuen eta oinetakoak aukeratzeko orduan zalantzan ibili ginen:mokasinak jarri edo… azkenean elurtea izan zen eta mendiko botekineta artilezko galtzerdiekin atera behar izan genuen.”
Ihauteri egunak gogo handiz bizitzen dituztela argi dago “ilusiohandia egiten digu egun hauek iristea, eguneroko arazoak ahaztu etairudimena askatzeko balio baitute. Astearte gaueko afarian jada,hurrengo urteko mozorroari buruz hitz egiten hasten gara. Jendeakegun hauetan guk bezainbeste gozatzea gustatuko litzaiguke, beraz,lotsa etxean utzi eta denok mozorrotzera!”.