Futbolean igaro duen urte onena Urolak 3. mailara igotzea lortu zuenekoa izan zela esan digu eta nahiko kezkatua dago futbol afizionatuaren egoera dela eta. Hala ere, Urolak jarraian irabazi dituen partiduen ondoren jende gehiago hasi omen da berriro ere Argixaora hurbiltzen. Bere ustez, Urolak oso talde ona du eta berriro ere 3. mailara igo omen daiteke. Futbolean jokatzeaz gain, ikasketak ere zaindu zituen eta Ikastolan eta Lizeoan ikasi ondoren Gasteiza joan zen IVEF egitera. Egun Heziketa Fisikoko irakaslea da La Salle-Legazpi ikastetxean.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbolaria.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Kirola egitea.
-Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
-Haserre egoteak azterketetan eragina al du?
Ez du eraginik, azterketak plan baten arabera prestatzen baitira. Hala ere, ondo portatzen ez badira azterketa jartzearekin mehatxatzen ditut.
-Zer da okerragoa, ume petral bat ala atzelari gogor bat?
Ume petrala. Atzelari gogorrari nik ere egurra eman diezaioket…
-Gustuko futbol jokalaria?
Schuster.
-Gustuko aurrelaria?
Hugo Sánchez.
-Urolan ikusi duzun jokalaririk onena?
Iñaki “Bixio” Aranburu.
-Izan duzun entrenatzailerik onena?
Jesus Mari Biain eta Kike Ormaetxea. Azken honekin asko ikasi nuen, nahiz eta Eibarren ez zuen zorte handirik izan, oso entrenatzaile ona da.
-Errealean zein entrenatzaile jarriko zenuke?
Clemente bera.
-Urolaz gain zein taldetan ibili zara gustuen?
Elgoibarren oso giro ona genuen.
-Real Madrid ala Barca?
Barca, Barca…
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Inor ez bereziki.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Lagunekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilehoriak.
-Egindako azken oparia?
Minikate bat.
-Eta jasotakoa?
Arropa.
-Data bat?
97ko ekaina, karrera bukatu nuen eguna.
-Neska izen bat?
Ainhoa.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Normalean “Diario”.
-Gustuko telebista saioa?
Kirolak eta filmeak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Politika gaiak lantzen dituztenak eta batez ere “kulebroiak”.
-Liburu bat.
Hezkuntza fisikoarekin zerikusia dutenak irakurtzen ditut.
-Filme bat.
Seven.
-Gustuko abestia?
Rolling Stonesen “Satisfaction”.
-Soinu bat.
Itsasoarena.
-Usain bat.
Belarrarena.
-Ukitzeko…
Giza azala.
-Janari bat.
Oilaskoa eta txuleta.
-Ura ala…
Ura.