Ormaiztegi eta Zumarraga arteko errepide berriak oraingoautobidearekin errotonda baino gorago bat egingo du eta Alegikoatzealdetik igaroko da. Iberdrolako zentralaren parean errepidezaharraren beste aldera pasako da eta honekin lotune bat izango du.Alde honetatik jarraituko du, Gabiriako lurretan eta RENFEkotrenbidearen gainetik, Eitzako gainean egungo Zumarragakosaihesgunearekin elkartu arte.
Hemendik hiru eta lau urte barruko aurrekontuetan ereBeasain-Durangorako lan berriak egiteko dirua bideratu behar da ForuAldundiko aurrekontuetan. Fase honetan, kilometro batekoluzeraz Beasain eta Bergara arteko tunel luzeena izango dena, Eitzaeta Aparicio auzoen bitartekoa, egingo da. Hemen Legazpi etaZumarragara doazen lotune berria egingo da eta errepide berriak,zaharrarekiko paraleloan, Deskargarako bidea hartuko du, non 600metrotako beste tunel bat egingo den.