Joxe Urteaga 14 urterekin hasi zen soinua jotzen, duelaia 60 urte. Osabak sartu zuen soinuaren munduan, afizioa zuelaikusten baitzuen. Osabarekin aritzen zen Joxe Migel OrmazabalZegamako semeak erakutsi zion soinua jotzen RENFErentzat egitenzituen lanak amaitzen zituenean eta horretarako Joxe gazteaKaminpetik gora zegoen Axaundi baserrira joaten zen gehienetan oinezeta aukera zuenean bizikletaz eta gau iluna zela jada jaisten zenherrira. Artean oso gaztea zelarik Pasaian egin zuen jendaurrekoestreinaldia eta soldaduzkara ere soinua bizkarrean zuela joan zen.Ofizialek antolatzen zituzten festetan soinua jotzeko deitzen zioteneta honi esker, soinua jotzen aritu ondorengo egunean soldaduzkakolanak egiteaz libratzen zen.
Joxeren esanetan garai hartan askoz ere jende gutxiagok jotzenzuen soinua, oso jende gutxik baitzuen herrian bertan soinua jotzenikasteko aukera. Berak zorte hau izan zuen eta plaza ezberdinetanJoxe Migel Ormazabalekin eta osabarekin joz are gehiagoikasteko aukera izan zuen. Izan ere, hiruek Euskal Herriko plazagehienak zapaldu zituzten soinua soinean zutela. Dena den, Joxesoinua jotzen hasi aurretik osabak bide luzea egina zuen jadatrikitixa munduan Zumarragako Trikitixa izenpean. Lehenengo urteakItsasakortarekin eman zituen eta disko batzuk ere atera zituzten,baina Itsasakorta Ameriketara joan zen eta bueltatuko zela esatenzuen arren, bertan hil zen. Itsasakorta joan ondoren, Melitontabernako Karlos Egigurenekin eta aipatutako Joxe MigelOrmazabalekin ibili zen.
Osabak utzi zuenean Joxe Urteagak eta anaia Migelekhartu zuten errelebua Zumarragako Trikitixan eta elkarrekin urtemordoska bat eman dituzte. Frankismo garaian ez omen zen bateresamurra trikitixa jotzea, jendeak gustuen entzuten zituen abesti askoeta asko debekatuak baitzeuden eta goardia zibila izaten baitzutenatzetik. Ordutik hona gauzak asko aldatu dira trikitixa munduan etaJoxek esaldi batez laburtzen du aldaketa: “lehen soinujolegutxi eta dantzari asko geunden, orain, berriz, soinujole asko etadantzari gutxi”. Garai hartan emakume asko mezetatik atera etaalpargatak erostera joaten omen ziren gero dantza egiteko,“dantzazaletasun izugarria zegoen eta nire amonak esan zidanez,oraindik trikitixa Euskal Herrira heldu gabe zenean, erromerietanneskek panderoa txandaka jotzen zuten gainontzekoek dantza eginzezaten. Esaten dutenez, inguru hauetan soinua jotzen hasi zen lehenaOrmaiztegiko Itsua izan zen.” Orain dantza taldeetako gazteakaritzen omen dira batez ere dantzan, baina lehen “edozein lekutarajoanda ere, dantzariak lur azpitik ere azaltzen ziren”.
Garai hartan hain trikitilari gutxi zeudela ikusita, nesken arteanarrakasta izango zutela suposa daiteke, baina trikitilariek ez omenzuten gehiegi ligatzen: “Ligatu? Arratsalde eta iluntze guztiasoinua jotzen pasatzen genuen eta ondoren soinua bizkarrean hartu etaetxera ligatzera! Iburreta tabernan, adibidez, astero bodak izatenziren eta lauetatik hamarrak arte gelditu gabe jotzen genuen”.Neska kontuan beharbada ez, baina Zumarragako Trikitixak soinutxikiaren alorrean berebiziko arrakasta eta garrantzia izan du. Honenisla dira orain arte grabatutako diskoak. Joxe eta anaiaMigelek pare bat single grabatu ondoren, Goiko Txabolan disko batgrabatu zuten, “Zumarragako Txistulariekin, Paxkual, Sanpedro etaabarrekin grabatu genuen atari zabalean Herriko Gogoa diskoetxearekineta diskoa polita atera zen, beranduago ere beste diskoren batgrabatu genuen”.
Diskoetako kanten hitzak euskaraz eta gazteleraz ziren, diskoetxeakhala eskatuta. Batzuk lehenago osabak sortutakoak ziren eta besteakJoxek berak eginak. Hauen artean ospe berezia lortu zuenetakobat Lutxi eta Mariaz hitz egiten zuena izan zen, baina hain ezagunakegin ziren bi emakume hauek ez ziren sekula existitu Joxerenesanetan. Lutxi eta Mariarekin batera purua ere Urteaga anaienahotan izan da urte hauetan guztietan: “hasieran zigarroak erretzennituen, baina gero puruetara pasa nintzen. Soinua jotzen ari ginelapurua erretzen genuen denbora-pasa eta urte hauetan guztietan makinabat erreko nituen, erretako puruak bata bestearen atzetik jarriz geroZumarragatik Paris arteko bidea joan-etorreran betetzeko adina”.
Puruak makina bat erre ditu Joxek baina 82an ostu zioten artesoinu bakarra erabili zuen. “Ezkontza batean lapurtu zidaten etapena ikaragarria hartu nuen, osabak gerra garaian ekarritakoa baitzenjakizu nondik, aita zein zen jakiterik ez zegoela esaten nuen nik.Lapurretaren ondoren polizia komisaldegian parte eman eta paper piloafirmatu behar izan nuen, baina ez zuen ezertarako balio izan”.
Bizitza osoa trikitixa jotzen igaro ondoren, duela urte pare batplazetara joateari utzi zion, baina oraindik ere noizean behin bilobaGarikoitzekin jotzen jarraitzen du. Garikoitz bi urterekin jadapanderoa jotzen hasi eta bere kabuz ikasi zuen, aitona Joxerengozamenerako eta ondoren soinua jotzen ere erakutsi zion. Ordutikhona aitonarekin soilik aritu da eta oraindik ere familia artekobazkari eta afariak alaitzen jarraitzen dute. Urte askotan jarraitudezatela!