Patua gora patua behera, Rukungiri barrutiko Kanungu herriangertaturiko “taldeko buruaz beste egitea”k errealitate penagarribat ezarri du ene begien aurrean: gizakiak norbait edo zerbaitenlaguntzarekin soilik jo dezake aurrera. Bizirik mantendu nahia.
Guztiok ez dugu irtenbidea sekta “mirakulutsu” horietanaurkituko, errespetu falta ikaragarria izango litzateke errezetamoduan horiek ezartzen dituzten ideia sakrilegoak gurutziltzatzea(zer dela eta mundua amaitu nahiaren desio sutsu hori? Kapitulu berribatentzat gogoetak.) Argi mota hori artifiziala da. Erorkorra.
Egun berri bat iristen den uneoro buruan ditugun ia 100 bilioineuronak (guztia hobekiago joango litzaiguke soilik dozena erdirenmenpe bageundeke) buelta eta biraka hasten dira gauza bakar batenbila: ARRAZOIA. Era batekoa edo bestekoa. Baina horren esanahirikgabe akabo: Zergatia edo bidea. Zentzua topatzen ez badiogukorapilatsuagoa suertatu daitekeen sinonimoarekin konformatu behar;argudio, adimen, argumentu… Bizia.
Burugabekeriaren aurka ezagutza. Ezagutu, ezagutu… ez dut gizakiabaino izaki kirtenagorik ezagutuko (neu ere zaku berean barneratua,noski).
Miseria emozional baten itzalarekin mugitzen gara. Bizitzak erakutsiahala, besteen eskuetan dei egiten dugu, arnasestuka gure odolarekin,gure amets prefabrikatuekin, garenaren biluztasunarekin.
Milaka zatitan apurtu dezakegu gorputza eta horietatik handienatristura ezin eramanezko batek itotzen duela ikusiko dugu,iraunkorki. Baina oraingoz inork ez du esaten jakin zer dela etahalako izate sinplea.
“Gau txarra pasatu al duzu? Non dugu irribarrea, udaberriangaude!!!!!” esan zion bart lerro luzea osatzen genuenetakoedozeinek supermerkatuko kutxazainari. Eta badirudi guztionburuhausteetan baiezkortasun arduratsu batek tango bat dantzatu zuelaoinazearen muga honetan tregua barkakoi bat josiaz. Beraz, zeriruditzen zaizue atsedenalditxo bat hartzen badugu estutasuna jarioeta lehortzen ipintzen dugun bitartean, beste jantzi sinple batbailitzan, burdin-hari txepelean.
Hainbeste alda dezake gizakiak ahots gardenaren amorruaz?
Araitz Padrón Plazaola