Zein da zure eguneroko lana?
Egunero heldu eta berehala egunkariak irakurtzeari ekiten diot, 8 bategunkari. Beraietan nire arloko gaiak nola lantzen dituztenbegiratzen dut eta prentsa dossier bat prestatzen dutlehendakariordeak eta bere taldeko jendeak prentsan zer datorrenjakin dezaten. Bestalde, lehendakariordearen agenda publikoa daramateta bere agerpen publiko guztiak kontrolatzen ditut: agerpenarenezaugarriak, berarengandik zer espero duten, diskurtsoa prestatu…Parlamentuan interpelazio bat egiten badiote, nondik-nora joko dutenjakinda, erantzuna prestatzen dugu eta komunikabideek ere nondik-norajoko duten nik hobeto dakidanez, zer eta nola esatea komeni denprestatzen dut. Horretaz gain, komunikabideekin duen erlazio guztianigandik pasatzen da eta politikariek euren lanean jarraitu behardutenez eta nigan konfidantza osoa dutenez, askotan nik erantzutendut lehendakariordearen partez. Idoiarekin elkarrizketa bat eskatzenbadute, komeni zaigun ikusten dugu, eta hala bada kazetarieielkarrizketaren gidoi bat eskatzen diegu eta zer esan prestatzendugu. Elkarrizketa hauetan ni ere izaten naiz eta batzuetan, kazetarieta medio batzuetaz gehiegi fidatzen ez garenez, grabatu ere egitenditugu.
Nola ikusten da kazetaritza “beste aldetik”?
Oso ezberdin, orain ni eustorma naizenez, kazetariekin etapolitikariekin dudan harremana guztiz aldatu da. Orain konprenitzendut informazio iturriek edo politikariek zergatik ezin dituztenzenbait gauza kontatu. Bestalde, zenbait kazetarik tontakeria askoesan eta idazten ditugula ere ikusi dut. Gauza asko sekulakofribolitatez kontatzen dira eta ez bakarrik medioek dituzteninteresengatik. Niretzat esperientzia hau oso polita izaten ari da,lehen ez bainituen ezagutzen politika munduaren barruan gauzaknolakoak ziren. Egunen batean kazetaritzara bueltatzen banaiz hobejakingo dut, adibidez, noiz izan daitekeen une egokia norbaiti deitueta informazioa lortzeko. Bestalde, prentsa arduradun lanean osogainetik ezagutzen nituen gauzak jorratzen ari naiz eta Ogasun etaAdministraritza Publiko sailean ari naizenez, egunen batean ekonomiaalorreko kazetaria izateko prest nengoke.
Nola erabakitzen duzue zer zabaldu daitekeenkomunikabideetan eta zer ez?
Hori, nire kasuan, lehendakariordearen ekipoaren artean erabakitzendugu. Gai konkretuen ezagutza adituek dute eta nire eginbeharrahiritarrei zer, zergatik eta nola helarazi behar zaien erabakitzeada. Komunikabideen dinamika erotzekoa da, espektakuluaren gizarteanbizi gara, eta komunikabideek gureganako duten informazio eskaeraasegaitza da. Eguneroko lanak erakusten digu nola jokatu behar dugun,gai bat ukitzea komeni zaigun eta noraino hel gaitezkeen. Kazetariokaskotan pentsatzen dugu politikarien prentsa bulegoekkomunikabideekiko oso estrategia neurtuak eta makiabelikoakdituztela, baina egunerokotasunak agintzen du eta uste bainoinprobisazio handiagoa dago. Kazetari onek ondo lan egiten dute etaaskotan espero ez ditugun berriak zabaltzen dituzte, hauei aurreegiteko ere inprobisazioa beharrezkoa da. Bestalde, badakigukomunikabide bakoitza non dagoen, beraiengandik zer espero dezakeguneta nola erantzun.
Kazetari eta komunikabide guztiekin harreman berdinaal duzue?
Kazetari batek deitzen dizunean oso argi duzu zein mediorentzat lanegiten duen eta nola pentsatzen duen. Batzuen jarrera ikusita, ezgaude eurei ezer eskaini eta euren jokoan erortzeko prest. Aurrekolegealdietan Eginekiko egon zen jarrerarekin ez nago batere ados,baina egun dagoen beto bakarra ABCrekikoa da. Informazio publikoaeskatzen badigute ez dugu eskaintzeko eragozpenik, baina behinlehendakariordearekin elkarrizketa bat eskatu ziguten eta ezetz esannien. Kritika onargarria da, baina beraiengandik egurra eta gezurrakbesterik jasotzen ez ditugunez, nahiago dut ez agertzea.
Kazetari lanetan urte askotan ibilia zarenez,ezagunengatik presio berezia jasotzen al duzu?
Konfidantza duzun pertsona batekin ari zarenez normala da, bainaezagunek ere errazago ulertzen dute nire egoera. Askoz errazagoaegiten zait ezagun bati ezin diodala ezer kontatu esatea. Bestalde,normalagoa ere bada ezagunei gainontzekoei esaten ez zaienakontatzea, baina badakite euren medioan zabaltzen badute nirekonfidantza galdu dutela. Bestalde, kazetariekiko harremanez arigarenez, informazioaren norabidea bikoitza dela esan beharra dut. Nikeurei informazioa ematen diet, baina kazetariak niretzat ereinformazio iturri dira. Izan ere, nik Jaurlaritza barruko berriakezagutzen ditut, baina beraiek alderdi ezberdinetan gertatzen ari denberri eskaini baitiezadakete. Azkenaldi honetan, adibidez, ArabakoPSEn Buesaren lekua hartzeko istilu handia dagoela jakin dutkazetarien bidez. Beharbada ez da egi osoa izango, edo ez dahainbesterako izango, baina orain dudan lanpostuan ez nuke haujakiterik izango kazetarien laguntzarik gabe; ezin bainaiteke, noski,alderdietara informazio bila joan.
Prentsa arduraduna izateko kazetaria izateabeharrezkoa al da?
Bai, duela urte batzuk arte “espektakuluaren gizartea” ez zegoenhain garatua eta abokatu batek edo filosofia ikasi zuen batek lan hauegitea zuen, baina egun gehienok kazetariak gara. Izan ere kazetariendinamika eta politikariekin duten harremana oso berezia eta konplexuada eta ondo ezagutu beharra dago beraiekin lan egiteko. Prentsaarduradunen arloa profesionalizatu egin da.
Dena den, egun politikariak komunikabideetanagertzeko ondo prestaturik egongo dira…
Denetarik dago, batzuk oso prestaturik daude eta beste batzuk ezhainbeste. Batzuk, adibidez, beti komunikabideetan agertzeko prestdaude eta zenbaitzuk, tamalez, politika egunkarietan jartzen duenarenarabera egiten dute. Beste batzuk, ordea, euren proiektu eta jarrerakomunikabideei hainbesteko arreta jarri gabe egiten dute eta nireustez askoz ere zuzenagoa da. Egia da kazetaritza 4. boterea dela,baina erabaki politikoetan ez du eraginik izan behar. Zenbaitpolitikarik zenbait komunikabideri entzun nahi dutena esaten diete,nahiz eta guztiz egia ez den zerbait esaten ari direla jakin, eta hauazken bi urteotan gehiegitan ikusi dugu. Komunikabideekerrespontsabilitate handia dute eta askotan arduraz jokatu beharreaninteres politikoz soilik jokatzen dute. Nire ustez herri honetanjokatzen ari diren paperaz erreflexionatu beharra dute. Su-etenakiraun duen epean garrantzi gehiago eman diote, adibidez, zenbaitkoktel botatzeari hilik gabe egoteari baino.
Zeintzuk dira prentsa arduradun izatearen alde on etatxarrak?
Onenak zure lanak eragina duela ikustea da: komunikabideek esan nahizenuena ulertu eta ondo tratatu dutela eta proiektuak aurreraateratzen direla ikustea da. Txarrenak, ordea, barneko klabeakezaguturik zenbait komunikabide hiritarrak engainatzen saiatzendirela ikustea da eta egunkarien salmenta, adibidez, Euskal Herrikogizartearen soziologiarekin bat ez datorrela kontutan izanik hau osokaltegarria da. Honen arrazoia abertzaleok komunikabide alorreantransizioaz geroztik gauzak gaizki egin izana da eta hausnarketasakon bat egin beharra dugu, bestela jai dugu. Abertzale munduarenzatiketa zela eta, partidu egunkariak atera ziren eta hiritar normalaez dago alderdi bati hain atxikia. Gainontzeko egunkariek, ordea,bere linea editoriala, guztiz legitimoa dena, askoz ere hobetomozorrotu dute. Abertzaleok ez genuen guztiok elkartuko gintuenegunkari ireki eta plurala sortzen asmatu.
Pasa diren hauteskundeetan komunikabideek eraginberezia izan al dute?
Komunikabideek eragina badute eta azken bi urteotan zenbaitkomunikabidek izan duten jarrerak izango zuen ziur. Hala ere, ustedena baino eragin gutxiago dutela uste dut, emaitzek ez baitieteguztiz arrazoia ematen. Abertzalegoaren estankamendu bat ikusten da,baina PPk hauteskundeak irabazi dituela dirudien arren, alderdiespainolek azken lau urteotan 60.000 boto soilik irabazi dituzte.Iturgaitz lehendakari izan baino lehen ni New York Timesekozuzendaria izango naiz. Elkarte Autonomoan argazkia argia da. Halaere Araban eta Nafarroan gertatzen ari denari buruz abertzaleokhausnartu beharra dugu. 20 urte eman ditugu Nafarroan burua ateranahian eta Araba galdu dugu. 93tik hona PP eta PSOEren artean emanden polarizazioak eragina izan duela egia da, baina biolentziarenerabilerak ere eragin handia izan du hauteskundeetan; abertzalegoarenkalterako izan baita eta hau ezin du inork ukatu. Indarkeriakespainiarren harrotasuna areagotzea ekarri du eta abertzaleokdefentsiban gaude.
Zer egin beharko litzateke egoera hau gainditzeko?
Abertzaleok, eta bereziki batzuek, gaizki zer egin dugun hausnartubeharra dugu. Bestalde, Aznar jaunak historia liburuetara su-etenagaltzera bota zuena bezala pasa nahi duen ikusi beharko du.Komunikabide askok ez diote honi garrantzirik ematen, baina su-etenahaustera jokatu du. Ez dakit orain gehiengo absolutuarekin erabakiaklasaiago hartuko dituen, kataluniarrek ez baitute jada guri ematendigutena eskatzeko adina indar. Dena den, eman dituen lehen pausuakez dira oso itxaropentsuak, Lizarra bakearekin bateragaitza delaesaten jarraitzen baitu, nahiz eta gezurra dela dakien. Dena den,Euskal Herriko hainbat hiritar ere iritzi berdinekoak dira etairtenbidea lortzeko saiakera berriak egitea beste irtenbiderik ez dutikusten. Hori bai, elkarrizketaren aldeko apustua ez da atzera botabehar, ez baitago beste irtenbiderik. Bestalde, isolamendu politikekez dute zentzurik.
Nondik nora jo beharko luke abertzaleen estrategiak?
Abertzaleon munduan elkarlana nahi badugu, biolentzia sobera dago.Su-etena izan denean pausu handiagoak edo txikiagoak eman dira, mahaibatean elkarturik nahi duguna leporatu diezaiokegu batak besteari,baina biolentzia badago elkarlana eta gure helburuak lortzeaezinezkoa izango da. Bestalde, helburuak argi edukitzea ondo dago,baina errealitatea ere kontuan izan behar dugu. Espainolek guespainol sentitzera behartu ezin gaituzten bezala, guk ezin ditugueuskaldun sentitzen ez direnak euskaldun sentitzera behartu.Errealitatearen araberako estrategia eraikitzen ez badugu, ezinezkoaizango zaigu helburuak lortzea. Baliteke ere estrategia zuzenakemaitza onak ez ematea, eta honetan EHrekin guztiz ados nagogutxiengo politikoa izateko prest daudela diotenean. Espainolei ezdiet sekula halakorik entzun.
Ba al dugu Irlandarrengandik zer ikasi?
Hasieran errepublikarrek ez zuten gobernu autonomoa onartzen biIrlanden arteko zatiketa ekarriko zuela uste zutelako. Baina, nireustez, gizartearen ezaugarriez jabetu ondoren onartu egin duteeta orain britaniarrak dira aitzakien bidez oztopoak jartzen aridirenak. Nire ustez hemen neurri batean ezker abertzalea ez dahonetaz jabetu. Irlandarrek egin duten bezala, epe luzeko estrategiabat antolatu behar genuke eta han bezala bi aldeok amore eman beharkodugu akordio batera iristeko. Hori bai, Irlandan lortu dutena etahemen ez, eta asko kostatuko zaigu espainolek onartzea,autodeterminazio eskubidea da. Espainolen estrategia ez da ETArenaurkako estrategia, abertzaleon ideien zanpaketa nahi bat baizik.Abertzalegoa gutxiengoa izatea nahi dute eta orduan sartuko diraelkarrizketa prozesu batean. Orain ez dute nahi ahultasun egoerabatean daudelako eta herriaren hitzak arrazoia emango ez liekeenbeldur direlako.
Xabier Gabilondoren ikuspuntutik:
Juan Jose Ibarretxe: Sekulakoa, momentu honetanherri honek behar duen lehendakaria da. Pena da estrategipolitiko-mediatiko batzuk direla eta, hiritar asko honetaz ezkonturatzea. Merezi ez duten lehendakaria dutela esan daiteke.
Idoia Zenarruzabeitia: Idoia ere sekulakoa da.Zailagoa egiten zait berari buruz hitz egitea, harreman pertsonalestua baitugu. Politikagintzarako emakume oso kapaza eta goitikbeherako abertzalea da. Nahiz eta nire nagusia izan, oso pertsonajatorra da.
Josu Jon Imaz: Txikitatik ezagutzen dut eta osoondo dakit politikagintzan ibiltzeko oso prestatua dagoela: munduaeta errealitate ezberdinak oso ondo ezagutzen ditu. Josu Jon ereprimerakoa da.
Carlos Iturgaitz: Herri honek bizi duen egoerahonetan, politikagintzan lan egiteko maila ez duen pertsona.
Aitor Gabilondo: Zer nahi duzu nire anaiazesatea! Momentu honetan Zumarragarako alkate ona da, pertsonalangilea, ondratua eta prestatua baita.
Mariano Ferrer: Komunikazioaren munstro bat.Berekin elkarlanean egunero-egunero ia 4 urte eman nituen.Kazetaritzako iritzi arloan ezagutzen dudan pertsonaprestatuenetarikoa da. Gauzak oso argi ditu eta lehendakariaz esandudan bezala, primerakoa da.
Pedro J. Ramírez: Tipo azkarra delairuditzen zait. Kazetari sena du, baina urte batzutatik hona iparragaldu du. Itsututa dago aukera politiko baten alde lan egiten etahorrek komunikabide baten bitartez kazetaritza egin beharreanpolitika egitea suposatzen du. GAL auzia azaleratzeagatik sozialistekDiario 16etik bota zutenetik, antifelipismo lanetan PPren aldekolanetan baino itsutuago dabilela esango nuke. Dena den, ezerezetikegunkari bat sortu eta eraman duen lekura eramateak meritua du.