Zelai-Arizti zinemako lanak (056. alea)
Aurrera doaz eta maiatzean lehen fasekolanak bukatzea espero da. Egun hauetan teilatua eraikitzen ari diraeta igeltserotza lanek lehen zatiari amaiera emango diote. Bigarrenfasea aurrera eramateko proiektua aurkeztu duen enpresa bakarra orainlanean ari den Necso denez, Udalak euren proiektua onartzen badu,lanek geldiunerik gabe aurrera jarraituko dute. Necsok aurkeztu duentxostenaren arabera, bigarren epeko lanak 169 milioi kostako dira eta9 hilabetetan amaituko dira. Bigarren epe honetan elektrizitate,iturgintza, zurgintza, soinu isolamendu… lanak egingo dira etaeserlekuak jartzeko harmailak prestatuko dira. Bigarren epe hauamaitu ondoren zinemari behar bezalako ekipamendua emango zaio etaherriaren zerbitzurako prest egongo da. 330 eserleku izango dituenzinemaren eraikitze eta egokitzapen lanak 2001. urtean amaituakegotea espero da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide