Kontuan hartu behar da igoera hau ez dela esparru denetan uniformeaizan. Igoera handiena hizkuntza erabiltzeko irizpideek eta kanpoerabilpenerako dokumentazioak izan dute. Hasierako zifra txikiaizanik, idazkiak euskaraz sortzeko irizpidea indartzeak eragin du portzentajearen igoera. Baina oraindik ere ahozkotasunari dagokionirizpide kolektibo gabezia nabarmena da. Hala ere, aldagaigarrantzitsua da hau gainontzekoak honen arabera mugituko baitira.Ahozko harrera euskaraz egiteko irizpidea eta edozein idazkigutxienez euskaraz sortzeko irizpidea indartzen diren neurrianerakundearen paisaia linguistikoa (errotulu, musika..etab) edojatetxeko kideen euskararen ahozko erabilera handituko da.
Aipatutakoaren erakusgarri nabaria kanpo erabilpenerako dokumentazioaeta kanpo komunikazioa aldagaien igoera da. Hau da,faktura, aurrekontua, menbretea, karta eta halakoak euskaratzea.Ahozko komunikazioak, berriz, ez du idatziak adinako igoerarik izan.Aldagai hau goian aipatutako irizpideen erakusgarri nabaria da.
Hurrengo, jatetxeen irudi eta errotulazioari dagokien aldaketakdaude. Ordutegiaren errotulua, oharrak, “komunak” edo “pribatua”bezalako errotuluez ari gara. Eta azken postuetan, barne komunikazioaeta pertsonalaren hizkuntz egokitzapena daude. Lehenengo kasuan,barne dokumentuak euskaraz erabiltzen hasi dira, (esaterako, platereneskariak apuntatzeko komandak). Pertsonalaren hizkuntzegokitzapenaren portzentajearen igoera barnetegi eta euskaltegietanari diren jatetxeetako kideei dagokie.
Laburbilduz, jatetxe hauetan batez ere maila idatzian handitu da euskararen erabilera. Maila kualitatiboan, jarrera aldaketa sumadaiteke. Neurri batean, normalkuntza plana zerbait arrotza izatetik,probetxu propiorako den zerbait izatera pasa da euskara negozioarenhobekuntzarako elementu bat den neurrian.
Oraindik badago zereginik, eta horretan jarraituko dugujatetxeetakoek eta Zintzo-Mintzok baina esperientzia hauzabaltzeko ordua iritsi da eta orain artekoekin batera beste etxebatzuekin lanean hasteko garaia iritsi da. Horren berrihurrengo alean izango duzue.