Pilotalekuan jende ugari bildu zenarren, finalek ez zuten maila nabarmena izan eta irabazleek partiduahasi eta berehala lortu zuten lasai jokatu ahal izateko adinaabantaila. 4 t’erdiko txapelketako irabazlea Mundiñano izanzen eta binakako finalean Castellanos eta Martínez gailenduziren. Etxabe eibartarrak 3 tanto soilik egin ahal izan zizkionMundiñanori eta hau izango zen beharbada Beloki pilotalekuannafarraren jokoaz gozatzeko izan genuen azken aukera, bere maila delaeta laster ikusi baitezakegu profesional mailan. Binakako finaleanere irabazleek oso erraz lortu zuten garaipena, Castellanos etaMartínezek 22 eta 6 irabazi baitzieten Urretabizkaia I etaBeginori. Pilotazaleen hurrengo zita Herrien Arteko Pilota Txapelketaizango da, ea bi herriotako ordezkariek lan ona egiten duten.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide