Angolako Luanda hiriko Merzedariek Zumarragatik bidalitakokontenedorea; janariz, sendagaiez, eskolako materialez eta erropazbeterikoa; jaso dute. Honen guztiaren bilketa Gabonetan egin zen ElSalvadorgo eta Andra Maria Igokuntzako parrokietan, bestehainbat herrirekin batera, eta Luandako umezurtz-etxe batekohaurrentzat bidali da. Umezurtz-etxe honetan gerraren ondoriozgurasoak galdu dituzten 250 haur bizi dira Merzedariekin etakontenedorea jaso bezain laister eskutitz bat bidali dieteZumarragako mojei herri osoari eskerrak emanez. Zumarragako monjekere herritarrei eskerrak eman nahi dizkiete eta jada Perukoeilaguntzeko lanetan dabiltza. Oraingo honetan Luandara bidali ezinizan zituzten 50 kaxa Hego Amerikako herrialde honetako hiribururabidaliko dituzte.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide