Garai batean Bordatxo tabernaren ondoan zegoen Pinupe elkarteko lagunak arduratzen ziren auzoko festak antolatzeaz, baina duela hiru hamarkada inguru elkarte hau desagertu egin zen eta jaioberriak ziren Irrika, Izazpi eta San Gregorio elkarteek hartu zuten jaiak antolatzearen ardura. Garai hartan oso jende gaztez osaturik zeuden elkarte hauek eta bakoitzak ekintza zehatz batzuk antolatzen zituen.
Dena den, duela 10 urte inguru festen antolaketan auzoaren partaidetza jaitsi egin zen eta tabernariek hartu zuten lanaren ardura. Orain, berriro ere auzoaren partaidetza bultzatu nahi da. Hori dela eta, aurtengo jaietan auzoko zenbait gazte ere antolaketa lanetan murgildu dira. Aurtengo egitarauak dakarren berrikuntza nagusia kalderetaren lekua herri afariak hartuko duela da. Bestalde, azkeneko urteetan ez bezala, herriko gazteek txosna jarriko dute Txomin taberna zegoen lokalean. Eitzako jaietako antolatzaileek aurtengo San Isidroak arrakastatsuak izatea espero dute, aspaldiko partez ez baitira Beasaingo jaiekin batera ospatzen.
San Isidro jaietako egitaraua
MAIATZAK 6, LARUNBATA
Arratsaldeko 4etan: XXII. Mus Relampago Txapelketa.
MAIATZAK 12, OSTIRALA
Arratsaldeko 6:30ean: Eitzako aisialdi taldeak antolaturiko buruhaundi eta ume-jolasak. Ondoren haurrentzako txokolatada.
Arratsaldeko 7:30ean: Poteoa Elortza anaiak soinua jotzen direla.
Gaueko 9:30ean: Afari herrikoia trikitilari eta bertsolariekin.
Gaueko 11etan: Kiñu taldeak eskainitako dantzaldia.
MAIATZAK 13, LARUNBATA
Eguerdiko 12etan: XX. toka txapelketa.
Eguerdiko 1etan: Zaldua anaiak soinua jotzen kalejiran.
Arratsaldeko 4:30ean: XVII. Kross Herrikoia.
Arratsaldeko 6:30ean: Pilota Txapelketako finalak.
Arratsaldeko 7:30ean: Zaldua anaiak soinua jotzen kalejiran.
Gaueko 11:00etan: Dantzaldia Jator taldearen eskutik.
Gauerditik aurrera Aldapa txarangak auzoko kaleak alaituko ditu.
MAIATZAK 14, IGANDEA
Egun guztian: Josu Jaso, Xanti Ormaetxea, Manolo Salgado eta Eugenio Lazkanoren eskutik artisautza eta sendabelarren erakusketa.
Goizeko 10etan: Antziñako Ama txistulari taldeak eskainitako goiz eresia.
Ordu berean: Zuhaitzaren Soinua txalapartaren ttakun-ttakun gozoak entzungo dira.
Goizeko 11etan: San Gregorioko elizan Meza Nagusia.
Eguerdiko 12:30ean: Zumarragako Musika Bandaren kalejira.
Eguerdiko 1etan: Irrintzi Dantza Taldearen emanaldia.
Eguerdiko 1etan: Zaldua Anaiak soinua jotzen kalejiran.
Arratsaldeko 5etan: Haurrentzako antzerkia.
Arratsaldeko 5:30ean: Grupo Rociero Alberoren emanaldia.
Arratsaldeko 6:30ean: Herri kirolen erakusketa. Goenatxo eta bi aizkolari izango dira.
Arratsaldeko 7:30ean: Zaldua Anaiak soinua jotzen kalejiran.
Gaueko 10etan: Jaialdi mariatxia Txapala taldearen eskutik.
MAIATZAK 15, ASTELEHENA (SAN ISIDRO EGUNA)
Goizeko 11etan: San Gregorioko elizan Meza Nagusia San Isidroren omenean.
Ondoren: Hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.
Arratsaldeko 6:30ean: Gorriti eta bere abereak.
Arratsaldeko 7:30ean: Poteoa Zumarragako Trikitixa soinua jotzen dela eta Eitzako aurtengo jaiei bukaera ematea.