Jon Arretxe eta Jose Luis Otamendik eskaini zuten hitzaldiak 20 batlagun bildu zituen eta antolatzaileen esanetan aipagarriena bertarahurbildu zen jendearen partaidetza izan zen. Ostiralean D.B.H. etabatxilergoko ikasleek bazkaria izan zuten Ederrena pilotalekuan eta450 ikasle inguru elkartu ziren. Iluntzean Balentiña jatetxeanospatu zen bertso afarian 33 lagun bildu ziren eta bertan bizi izanzen giro alaia hainbat orduz luzatu zen trikitixaren soinuaz etakoplak kantatuz.
Larunbatean sagardo dastaketa, babarrun lehiaketa, herri bazkaria etaperkusio emanaldia burutu ziren eta bazkarian 300 lagun bildu izanakargi eta garbi erakusten du jendearen erantzuna. Igandean, bukatzeko,pailazoek bi herriotako haur ugari bildu zuten Zumarragako Euskadienparantzan.
Antolatzaileen esanetan, ostiral arratsaldeko antzerkia eta larunbatgaueko kontzertua izan ziren espero zen arrakasta izan ez zutenekintza bakarrak.
Dena den, orokorrean oso gustura ageri dira eta euren asmoa, datorrenurtean festa errepikatzeaz gain, hurbildutako jendearen artekoelkarlana urtean zehar bultzatzea da.