Iazko udal hauteskundeetan Urretxuko EHren zerrendan aurkeztu zen eta udaletxeko lana nahiko gogorra egiten ari bazaio ere, esperientzia aberasgarria izaten ari dela dio. Honetaz gain, Udal Euskaltegian bere euskara maila hobetzen ari da eta ikastea gogorra bada ere, primeran pasatzen dutela dio.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Moja.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Irakurtzea, musika entzutea, mendira joatea…
-Bizitzeko toki bat?
Aldatz, Lekunberri ondoan dagoen herri txiki bat da. Aitona bertan jaio zen eta Aralar alboan duen oso herri polita da. Ahal dudan guztietan bertara joaten naiz.
-Gozoki asko jaten al dituzu?
Ez eta ez dira jan behar, oso kaltegarriak baitira. Umeei astean behin gozokiak ematearekin nahikoa da, azukreak adikzioa sortzen baitu eta gero ezin baitzaie ohitura kendu.
-Zeintzuk dira dentistei beldur gehien dietenak?
Gizonezkoak emakumezkoak baino okerragoak dira. Bestalde, haurrek beldur gutxiago digute. Gurasoak izaten dira askotan haurrak urduri jartzen dituztenak.
-Nor anestesiatuko zenuke?
Mayor Oreja.
-Aho polita duen famaturen bat?
Anne Igartiburu.
-Eta oso itsusia duena?
Jesús Hermida, hortz asko falta baitzaizkio.
-Nor bidaliko zenuke euskaltegira?
Miguel Sanz.
– “Gustukoa zatzaizkit” ala “gustukoa zaizkit”?
Bigarrena esango nuke.
-Zer nahiago duzu, haginak ateratzea ala Udaleko plenoetara joatea?
Haginak ateratzea.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Madrileko Foroko kidea den Jávier Sádaba filosofoa. Oso pertsona interesgarria eta orekatua iruditzen zait.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Lagun onekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Antzera, beharbada morenoak gehiago.
-Egindako azken oparia?
Koinatari oparitu nizkion galtzontziloak.
-Eta jasotakoa?
Poltsa bat.
-Data bat?
San Martin eguna asko atsegin dut, udazkena oso gustukoa baitut.
-Mutil izen bat?
Xabier.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Gara.
-Gustuko telebista saioa?
Goenkale sarritan ikusten dut.
-Bereziki gorroto duzuna?
Furor.
-Liburu bat.
Carlos Castanedaren Viaje a Ixtlán.
-Filme bat.
El piano.
-Gustuko abestia?
Itoizen Lau teilatu.
-Soinu bat.
Euriarena.
-Usain bat.
Itsasoarena, elizetakoa ere asko atsegin dut.
-Ukitzeko…
Artisau lanak. Erakusketa batera joaten naizen bakoitzean eskua joaten zait.
-Janari bat.
Arroza, edozein modutan prestatua.
-Ura ala…
Ura bai, baina ardo beltza ere bai.