Hala ere Urretxu-Zumarragan, jende oso gutxik dakiena halako berriada: Eusko Jaurlaritza Industri Sailak prestatzen ari den “EnergiaEolikoaren Lurralde Plan Sektoriala”-k (EELPS) Zumarragakomendietan izango duen eragina, hots, Izazpi–Samiño–Oletakordalaren inguruan, herritik hurbil, eraiki nahi den ZentralEolikoa. Energia Eolikoaren Lurralde Plan Sektoriala, egun prestatzenari den proiektu erraldoia da eta lehendabiziko faseetan EuskalAutonomi Elkarteko (EAE) 19 zentral eoliko aurrikusirik ditu berebaitan. Besteak beste Oiz, Irukurutzeta, Ernio ondoko Gazume, Adarraondoko Mandoegi, Elgea, Salbada… mendiak, eta baitaIzazpi–Samiño–Oleta mendilerroalehendabiziko fase batean. Azken fase batean, beste 29 zentralenkokalekuak aztertu izan dira.
Eta zu zeu irakurle, zein den zentral eolikoek Naturarengan izandezaketen kontrako eragina galdetzen arituko zara zeure buruari.Zentralok 10 eta 200 aerosorgailuz osaturiko lerrokadak dira.Aerosorgailu dorre bakoitzak 40 m-ko garaiera du eta gainean dituen 3palek 20 m-ko luzera dute. Pala bakoitza puntan 250 Km/h abiaduranmugi daiteke.
1.- Zentralak eraikitzeko lur mugimendu erraldoiak egin behar diraeraikitzen diren guneetan: pistak (4 m-ko zabalera dutenak,trailerrek erabiltzeko adinakoak), lur-azpiko elektra-hariteriarenkanalizazioak… elektra-dorreen eraikuntzak, guneetako hidrologian(iturriak, lur-azpiko ubide naturalak) zein lur gaineko landaretzankontrako eragin handia dute. Zentralen eraikuntzek ere etorkizuneanegin lekizkiekeen azterketa arkeologiko berriak galarazten dituzte.
2.- Hegaztiak. Urte oro, 250 Km/orduko mugitzen diren palek hegaztimordoa hiltzen dute. Europako arauen (79/409/CEE Azter arauaren)arabera babestutako sai arrek (Gurelur-ek salaturik Nafarroan gertatuden bezala), arranoek, sai zuriek, Gipuzkoan pixkanaka sartzen aridiren ugatzek eta bestelako hegaztiek ez dituzte aerosorgailuakikusten lainoa egiten duen egunetan. Emaitza, zentral eolikoakhegaztien txikizioa sortu dezaketen instalakuntzak dira. Halakoargudioa erabili dute Salamancako Quilamas Mendian eta EskoziakoIslay islan. Quilamas-eko proiektua bertan behera utzi zutenhegaztien babesa zela eta.
3.- Paisaia. Zentralek paisaia apurtzen duten instalakuntzak dira.Mendiaren lerroa apurtzen dute eta aspaldidanik kultu guneak izandiren mendi lerroak (gune arkeologikoak, Izazpi–Samiño–Oletaren kasuan) aldatu eta itsustendituzte. Ez al dute leku enblematiko hauek errespeturik merezi? 4000urtez gizakiaren errespetua izan badute, ez al dute horrelajarraitzeko eskubiderik?
4.- Mendizaleon aisia. Nork ez du mendia inoiz aisialdi gisa erabili?Edozein instalakuntza industrial dagoen tokian arriskua egondaitekeela gauza ezaguna da. Zertarako ba erabiltzen da kaskoa?Iruñea ondoko Erreniega (El Perdón) Mendiko zentraleolikoaren atarian indikadore batek ohartarazten duen bezala,aerosorgailuen azpian ibiltzea ekintza arriskutsua da. Mendiakinbadituz gain bereganatu egin dituzte. Zein mendi utziko digutelibre aisialdi moduan? Gizakiontzako arriskutsua bada, nola izango dabertatik ibiltzen eta bertan bizi diren hegaztientzat?
Elgea Mendiaren kasuan, egun Gipuzkoan dugun zentral eolikobakarrean, goian aipaturiko arrazoi guztiak ez dira aintzakotzathartuak izan; eta are okerrago, proiektua Madrilgo epaitegianinpugnatuta izanik zentrala eraiki dute. Zer gertatuko da zentralailegala bada? Eraikuntzak, prozedimentu eta argitalpenirregulartasunak izateaz gain, bestelako lege hausteak ere izan ditu.Zergatik ez da aspalditik (1995eko otsailetik sortutako PORN “Plande Ordenación de Recursos Naturales” delakoaren bitartez)Aizkorri Parke Naturala izendatu? Parke Naturaletan zentral eolikoektokirik ez dutelako. Aurretik egin zentrala eta gero parke naturalizendatu eta ez alderantziz. Mendi-larre kategoria duten zelaietan,LAA-DOT (“Lurralde Antolamendurako Artezpideak-Directrices deOrdenación del Territorio”) arauak aplikatuz ezin badazentralik eraiki, zergatik eraiki dute Elgea Mendikoa?
Eta zeintzuk dira Zentral Eoliko hauek eraikitzeko benetakoarrazoiak?
1.- Energia ekoizpen edo esplotazio hutsa: egungo teknologia erabilizeraginkortasunik onena eskaintzen dituzten mendiak inbaditu etasakeatuz elektra indarra sortzen duten 60 m garai direnaerosorgailuak ipini nahi dituzte han eta hemen.
2.- BBV, Iberdrola, Gamesa Eólica enpresa pribatuek eta EuskoJaurlaritzak (Ente Vasco de Energía delakoaren bitartez)izendatutako akordioaren bidez mendia esplota-tzea. Elgeamendin,esaterako, orain arte egindako Ingurugiroaren gaineko EraginarenAzterketa (IEA) ez da batere serioa izan eta tramite huts bihurtu da.Eta ez zaie berdin urte batzuk itxarotea, nahiz eta etorkizuneanteknologiak garaiera baxuagoetan (ez 800 m-tik goragoko mendietan)zentral eraginkorrak eraikitzea ahalbidetuko duela aurrikusten den(1980an, Kv eolikoak 600.000 pezetatan zegoen; gaur egun 138.000pezetatan besterik ez; zenbat balio izango du 2005. edo 2010.urtean?).
3.- Ireki nahi diren 19 zentralek, EAEn kontsumitzen dugun energiakopuruaren %4 besterik ez lukete sortuko. Merezi al du 19 mendilerrohauek apurtzea %4 horren trukean? Zenbat zentral eoliko beharkogenuke orduan Garoña ixteko? Urtetik urtera erabilitakoenergia kopurua handitzen bada, zer irabazten dugu 19 zentral eolikohauek eraikitzearekin?
4.- Enpresa handiei ez zaie komeni instalakuntza txikiagoakeraikitzea, sakabanaturik, baserrietan, auzuneetan, instalatuakizango liratekeenak: instalakuntza txikiagoek ingurugiroaren kontrakoeragin txikiagoa dute.
Une hauetan, Izazpi–Samiño–Oletamendilerroa konpartitzen duten Zumarraga, Azkoitia eta AzpeitikoUdalek ez dute EELPS-ren berririk jaso izan. Bitartean, EAEko MendiFederakundeetako eta Mendi Taldeotako lagunok lanean darraigu.Gogoratu, zentral eoliko hauen kontra egotea ez dela energiaeolikoaren kontra egotea, zentralok eraikitzeko kokaleku egokiakbilatu behar baita. Zuk ere lagundu nahi baduzu edo atxikimendurikegin nahi baduzu honako helbideetan zure datu pertsonalak emanditzakezu:
-Pertsonalki: Ostadar M. T.-ko egoitzan (Jai-Alai 4 behea,Zumarraga).
-Telefonoz: Gipuzkoako Mendi Federakundeko Telefono Berdean(943.76.02.64).
-Interneteko Elgea Stop! http://elgea-stop.8m.com helbidean.