Aurten aldaketa nagusiak bi dira: alde batetik, kale antzerkiaberreskuratu da eta Inkieto eta Deabru Beltza taldeek GernikakoArbola enparantzan Ibiltariak lana antzeztuko dute. Bestetik, ez dirabonoak salgai jarriko. Hori bai, Urretxuko Kultur Etxera edoZumarragako Udaletxeko Kultura Sailera joanez gero aste osorakosarrerak eros daitezke. Juan Tamarizen antzezlanerako sarrerek 1.000pezeta balio dute eta gainontzekoek 700.
Mikel Arranz, kartelaren egilea
Buhame tabernan azken bi urteotan antolatu den erakusketan ikusidaitekeen moduan, Urretxu eta Zumarragako Antzerki Asteak urteenpoderioz hobera egin duen moduan, kartel iragarleek ere hobekuntzanabaria izan dute. Aspaldiko urteotan kartela aukeratzeko lehiaketaantolatu dute bi udaletako Kultura Batzordeek eta urtetik urterazailagoa zaio epaimahaiari kartel irabazlea aukeratzea, kartelenmaila dela eta.
Aurtengo Antzerki Astea iragarriko duen kartelaren egilea MikelArranz urretxuarra da, herriko kultur guneetan ez ezik, kirolarloan ere aski ezaguna, Urretxuko Kiroldegian lan egiten baitu.Mikelek margogintza oso txikitatik gustuko izan du, bainaazken urteotan ordenagailuarekin trebatu eta argazki eta marrazkiakmoldatzeari ere gogor ekin dio. Kartel irabazlea prestatzeko JuanluEscudero aktore zumarragarra mozorrotu, argazkia atera etaordenagailu bidez txukundu zuen. Emaitza antzerkiaren magia islatzenduen kartel adierazkorra da.
Aurtengo kartel irabazleaz eta bere lanaz hitz egiteko asmozberarekin izan ginenean, ale honetako azala prestatzea eskatu genioneta oso gustura egin du.
Nondik datorkizu margogintza zaletasuna?
Nondik ez dakit, baina txikitatik hasi nintzen jada margotzen ikastenFélix Vaquerizaren estudioan eta handik hona beti egin dutmargolaritzarekin erlazionaturiko zer edo zer: koadroak, kartelak…Vaquerizarekin 4 urte inguru eman nituen ikasten, baina nire ustezmarrazten ikasten ez da sekula bukatzen. Ordutik hona oleoan margotuizan dut batez ere eta denetarik egin dudan arren gehienbat paisaiakatsegin ditut.
Nolatan pasa zinen ordenagailuarekin lan egitera?
Diseinu grafikoa betidanik atsegin izan dut eta Photoshop etaFreehand ikastaro bana egin ondoren, ordenagailu bat eskuratzekoaukera izan nuen. Ordutik hona kartelak prestatzeari ekin diot, bainaezagunen batek eskatzen didanean koadroren bat ere margotzen dut.Argazkilaritza ikastaro bat ere egin nuen arren, ez dut oso seriohartu, nahiz eta kartelgintzarako oso garrantzitsua den.
Noiz hasi zinen kartelak lehiaketetara aurkezten?
Denbora gutxi dudan arren, artezaletasuna ez uztearren lehiaketakzeudenean kartelak aurkezten hasi nintzen. Gazteago nintzelaUrretxuko festetako kartel lehiaketa irabazi nuen eta duela urtegutxi Azpeitiko Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa ere bai.Bestalde, Bakioko Euskera Batzordeko logotipoa ere nik egina da.
Zure kartelek berezko estiloa dutela esango alzenuke?
Ez nuke estilo propioa dudanik esango, horretarako lan askoegin behar baitira eta ondoren bilakaera ikusi. Hori bai, nikkonposaketa sendokoak atsegin ditut.
Nola prestatu duzu Antzerki Asterako kartela?
Ideia batetik ahal dudana ateratzen saiatzen naiz eta aurtengo kartelirabazlea, adibidez, lortu nahi nuenetik nahiko gertu dago. Iaz bestekartel bat aurkeztu nuen eta hartan ere Juanlu Escudero izan zenkarteleko motiboa. Izan ere, Juanlurekin lan egitea oso erraza da,erregistro espresibo zabala baitu. Argazkiak atera ondoren bataukeratu nuen eta moldatzeari ekin nion: formatura moldatu,txukundu… Fondo txuri bat jarri genuen arren ordenagailuan gehiagozuritu beharra dago. Bestalde, makilaia ez zen oso txukuna izan etaordenagailuan konpondu behar izan nuen.
Lehiaketara Juanluri ateratako beste argazki batezprestaturiko kartela ere aurkeztu zenuen…
Beste kartel hau konplexuagoa izan zen atrezzoa dela eta. Fondo ilunadu eta Juanlu Hamletez jantzia dago eskuartean duen kaskezurrarikoska egiten diola, umore kutsu bat emanez. Kartel bezala, aukeratudutena hobea dela uste dut, ideia argiago azaltzen baitu: kartelalaia, garbia… da eta antzerkiaren magia eta harridura sortzekoahalmena ondo islatzen du.
Inspirazio iturririk ba al duzu?
Egia esan, ni inspirazioaz ez naiz gehiegi fio. Beti datorkigubat-bateko ideiaren bat edo beste, baina azken emaitza lanarenondorioa da. Ideia bat dudanean ordenagailuan bertan bozetoak egitenditut eta neurri batean, argazki mordoska bat ateratzea ere bozetoakegitea da, nahiz eta eskuz eginak ez izan.
Herrian kartelgintzan maila ona dagoela uste al duzu?
Nik uste hobetu daitekeela, baina honek bi alde ditu: sari hobeakjarriko balira kanpoko askoz ere jende gehiago aurkeztuko litzatekeeta kartel irabazlea hobea izango litzateke. Baina, herriko jendeakilusioaz jarrai dezan, beharbada, komenigarriagoa da sari txikiagoakjarri eta bertakoek irabazteko aukera izatea.
Kartelgile edo estiloren bat bereziki atsegin alduzu?
Nire afizio hau dela eta, kartelei, iragarkiei… gero eta arretahandiagoa jartzen diet. Gorka Garmendiaren lan asko ikusi ez ditudanarren, ikusi ditudanak asko gustatu zaizkit. Ttipi-Ttaparentzategin duen kartela, esaterako, sinplea dirudien arren oso indartsuaeta adierazkorra da.