Zumarragako Udaleko udalbatzakZelai-Arizti antzokiko lanen bigarren epeari hasiera ematea eta SantaIsabelgo eta Elorriaga eta Gazte Zentrurako ur deposituak egitenhastea onartu zuen. Antzokiko bigarren epeko lanak, lehenengoakbezala, NECSOk egingo ditu eta 170 milioitako aurrekontua du. SantaIsabelgo ur deposituaren lanak Construcciones Jorge MartínNietok egingo ditu eta aurrekontua 11 milioitakoa da. Udaletxekoalderdi guztiak bi lan hauek hastearen alde agertu ziren, bainaElorriaga inguruak eta Gazte Zentroa urez hornituko dituen deposituaerakitzeko lanei baimena emateko ez zen adostasunik izan. EHkozinegotziak ez daude Gazte Zentrua egitearekin ados eta gai honiburuzko eztabaidetan abstenitu egin dira. Ur depositu hau Aguas delNortek egingo du eta aurrekontua 16 milioitakoa da.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide