Egun ikasle garaietan ezagutu zuen Gasteizen jarraitzen du, bertako AEKn irakasle baita, baina bere burua abenturazaletzat duenez, ez daki non bukatuko duen eta ez die aldaketei beldurrik. Hori bai, dena delako tokian egonik ere, Euskal Herria aske eta mundua zertxobait hobeto ikustea nahiko luke.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Kazetaria.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Kirola egitea, batez ere bizikletan ibiltzea.
-Bizitzeko toki bat?
Karibea.
-Sanprudentzioak ala sanjoanak?
Edozein jai da ona eta bietara joateko aukera badut, hobe.
-Armentia ala Santa Barbara?
Bata edo bestea, berdin zait.
-Zeinekin arituko zinateke gustura koplatan?
Uztapiderekin eta Lazkao Txikirekin.
-Bertsolaria izanda gehiago ligatzen al da?
Ez, gehiago mozkortzen da.
-Zortziko txikia ala zortziko nagusia?
Zortziko txikia nahiago dut, biziagoa baita.
-Nori botako zenizkioke kopla batzuk?
Iparragirreri.
-Zein neskari botako zenizkioke bertso pare bat?
Lorena Bernali.
-Arabako patatak ala Erosidoetakoak?
Erosidoetakoak, badakit natural-naturalak direla eta.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Jende asko.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Lagunekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Denak.
-Egindako azken oparia?
Ez naiz oparizalea.
-Eta jasotakoa?
Pisuko kideek oparitu zidaten saskibaloi baloia.
-Data bat?
Santa Anastasia eguna, Urretxuko jaiek puntu berezi hori dute.
-Neska izen bat?
Goizeder.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Euskaldunon Egunkaria.
-Gustuko telebista saioa?
Dokumentalak atsegin ditut, batez ere naturari buruzkoak.
-Bereziki gorroto duzuna?
Gran Hermano.
-Liburu bat.
Eneko Aritza.
-Filme bat.
El nombre de la rosa.
-Gustuko abestia?
Euskal kantarien asko eta asko, bat esatekotan Agur, Zuberoa.
-Soinu bat.
Egunsentiko txorien kantua.
-Usain bat.
Loreena.
-Ukitzeko…
Giza azala.
-Janari bat.
Zainzuriak.
-Ura ala…
Egunez ura eta gauez Errioxako ardoa.