Bestalde, antolatzaileek inkesta bat betetzeko aukera eskaini zietenparte hartzaileei, hurrengo ekitaldietan antolaketa hobetzeko asmoz.Bildutako datuen arabera, parte hartzaileek ibilbidearen gogortasunaazpimarratzeaz gain, anoa-postuak, mendi-martxan zehar partaideenartean bizi izan zen giro ona eta paisaien edertasuna goraipatuzituzten. Kexak batik bat irteera sistemari eta markaketarizuzendurik egon dira, punturen batean batek baino gehiagok zalantzaizan eta okerreko bidea hartu baitzuen. Azpimarratu beharra dago,izen-emate txartel zein inkesta gehienak euskaraz bete zirela etapartaideen artean ere euskal giroa nagusi izan zela. Antolatzaileenesanetan aurtengo ekitaldia oso arrakastatsua izan da eta lerro hauenbidez parte hartzaileei eskerrak eman eta datorren urterakogonbitea luzatu nahi diete.