Nolatan sortu zenuten taldea?
Mirandan ikasten ari nintzela gitarra kurtsilo bat egin nuen (Edu)eta Xabirekin jotzen hasi nintzen, berak bateria jotzen ikasibaitzuen bere pisuan zegoen Anari azpeitiarrak erakutsita. Ondorenkoadrilako Aitor eta Enrike elkartu zitzaizkigun, niregurasoen garajean jotzen hasi ginen (Xabi) eta oraindik erebertan jarraitzen dugu. Hasieran zarata atera besterik ez genuenegiten, baina Josebarekin elkartu eta berak gure lana zuzendueta berarekin soinu garbiagoa egiten hasi ginen. Joseba helduaurretik hiru kontzertu eman genituen eta zuzenean nahiko arazogenituela ikusi genuen, oso errekurtso gutxirekin hasi baikinenzuzenean jotzen. Beste gitarra bat behar genuela ikusi eta Josebaheldu zenean ordurarte sortutako abesti gehienak baztertu genituen.
Zein eragin dituzuela esango zenukete?
Oso eragin ezberdinak ditugula uste dut (Joseba). Abesti batsortzen dugunean, bakoitzak talde ezberdinen antza ateratzen diogu,nahiz eta Pixiesen izena askotan ateratzen den. Eragina, noski,entzuten dugun taldeena da, baina ia-ia denetik entzuten dugu. Nikmusika instrumentala entzuten dut gehienbat (Joseba), bainagero eta gauza gehiago entzuten ari naiz. Mikel Laboaren “Lilibat”etik Incubus bezalako taldeetara pasa gaitezke. Euskal Herritikniri behintzat, gehien, Ruper, Anari… gustatzen zaizkit eta musikakañerotik Dut (Xabi). Ill ikusi genuen Urretxun etaasko harritu gintuzten, ez baita Euskal Herrian egiten den musikatipikoa. Rock Radical Vasco deitu zen mobida amaitu zenean kanpokogauzak entzuten hasi ginen eta kanpora ikastera ateratzeak erelagundu egin zigun.
Euskal Herriko egungo panorama aberatsa dela esangoal zenukete?
Gure ustez hemen merezi bezainbeste ezagutzen ez diren talde pilo batdaude eta ohituak gauden soinuetatik kanpo daudenak. Herri mailanbertan, oso joera ezberdina duten taldeak daude eta hau osoaberasgarria da. Ezagutzen ez den panorama hori oso ona da eta egonbeharra du, baina komunikabideak eta diskoetxeak arrakasta ziurradutenarengana jotzen dute eta honek ez du aberastasuna erakusten.Bestalde, oso onak izanda ere, hain ezagunak ez diren taldeenkontzertuetara oso jende gutxi joaten da. Garai batean edozeinkontzertutara jende ugari joaten zen eta orain ez. Guk Iruñeaaldean dezentetan jo izan dugu eta hemen baino askoz jende gehiagomugitzen da kontzertuetan.
Non jo duzue batik bat urte hauetan guztietan?
Gipuzkoan eta Nafarroan batez ere. Ekainean Tarragonara joango garaUrretxuko beste talde batekin. Guk 30 kontzertutik gora jo dugu etasaiatuz gero jotzeko aukera dezente dago (Edu). Jotzeko aukerabadago, baina geroz eta arazo gehiago daude zarata dela eta.Andoainen eta Arrasaten arazoak izan genituen esaterako eta Iruñeanudalaren baimena izan arren, udaltzainak etorri eta ezin izan genuenjo (Joseba).
Nola sortzen dituzue abestiak?
Normalean bakoitzak geure ideiak eramaten ditugu entsaiuetara etagero denon artean abestia gorpuzten dugu. Normalean lehenengo doinuasortu eta ondoren hitzak jartzen dizkiogu, bai kanpotik hartutakoakzein Xabik sortutakoak. Bigarren maketaren azken kantan Edurenanaiaren poema bati musika jarri genion, baina errazagoa iruditzenzaigu lehenengo musika sortzea. Kontrako bidea profesionalen eskuuzten dugu.
Zer nolako harrera izan zuen lehen maketak?
Ia guztia herrian saldu genuen, 400 bat maketa. Maketak ekarrizizkigutenean, kaxa pilo bat, beldurtu egin ginen pixka bat, baina ezdakigu zergatik espero ez genuen bezalako arrakasta izan zuen.Grabaketan emozioa ezagutza baino handiagoa zen eta entzun genueneanbenetan garena ez zuela islatzen konturatu ginen: kalitate ona zuen,baina kontzertuetako soinutik alde handiegia zegoen. Hau zuzendunahian bigarren maketa Errenteriako estudio txiki batean grabatugenuen, baina gauza batzuk zuzendu nahi eta beste batzuk kale egindute. Gauzak ondo egiteko denbora eta dirua behar direla konturatugara.
Irratietan zer nolako erantzuna jaso duzue?
Lehen maketa Euskadi Gaztean jarri izan zuten, eta bigarren hau HerriIrratian jartzen ari dira batik bat. Hala ere, ez da nahikoaentzuten. Talde asko daude eta maketa asko bidaltzen dira irratietaraeta maketak lantzen dituzten saioetan soilik jartzen dituzte gureabezalakoak. Maketa lehiaketek zenbait ate zabaltzen dituzte, bainairabazlea bakarra izaten denez… Irabazi gabe ere, pixka batezagunak egin eta talde ezagunekin jotzeko aukera eskaintzen dute etaondorioz, talde ezagunen zirkuluan sartzen zara.
Bestalde, azkenaldian Koldo Mitxelena zentroan izanzarete poesia errezitaldi batzuei musika jartzen…
José Luis Padronek gure abesti batzuk entzun eta aukera haueskaini zigun. Lokalean oso denbora laburrean prestatu genituensaioak berarekin batera eta oso gustura gelditu gara. Entzuleek ereoso inpresio ona jaso dute eta jendea ezagutzeko aukera izan dugu,orain eraginaren zain gaude. Kontraste handia izan zen eta jendearenarreta piztu zuen, atzeko musika jotzen ari ginela bat batean gureabesti bat jo baikenuen.
Zer asmo dituzue aurrerantzean?
Epe luzeko helburua egunen batean diskoa ateratzea litzateke, bainaazkenaldian gomendatu dugunaren arabera, asmoa hurrengo grabaketaondo egitea da. Horretarako diru pixka bat aurreratu eta inongo presaeta presiorik gabe 10-12 bat abestiko maketa on bat atera nahi dugu,bai abesti berriekin, bai orain arte sortutako abestiekin ere. Horibai, zuzenean jotzen jarraituko dugu, jo gabe bolada luzea pasatuzgero tentsioa galtzen baita.