Gainontzeko postuetan ere salmenten maila oso ona izan omen da.Zabaltzen argitaletxeko liburu saltzaileek esan digutenez, aurtenliburu berri gehiago izan dira salgai eta bai hauek bai argitalpenzaharragoek oso harrera ona izan dute. Beraien esanetanazpimarragarriena, euskarazko liburuek eta euskal diskoek izan dutensalmenta maila bikaina izan da.
Baina gure bi herriotako irakurzaletasuna hobekien islatzen duena, biliburutegiek urtean zehar duten bisitari kopurua da. Liburu Azokarenaurkezpen egunean Urretxu eta Zumarragako alkateak gustura azalduziren azken urte honetan bildu diren datuekin. Izan ere, urtebetean10.000 bisitari pasa dira Urretxuko liburutegitik eta 17.000Zumarragakotik. Irakurzaletasun hau dela eta, Urretxuko liburutegiahanditu egin behar izan zuten duela gutxi eta Zumarragakoa, berriz,lekuz aldatu beharra ikusten da irakurleen eskaerei aurre egin ahalizateko.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide