Txalapartari berari dagokionez, egun arruntena bi hanken gaineaneutsirik jotzea den arren, ez dago argi betidanik hala izan den etaegun ere, esperimentaziorako joera handia dago: bai egurrak zerengainean kokatu erabakitzerako orduan, bai egur mota aukeratzekoorduan ere. Argi dagoena zera da, azken urte hauetan berezko perkusiotresna dugun txalaparta guztiz indarberriturik ageri zaigula etaedozein herri edo auzotako ospakizunetan bere ttakun gozoez gozatzekoaukera dagoela. Gure bi herriotan ere txalaparta indartsu ageri zaigueta mendeetako historia duen euskal tresna zaharra jotzen dutenhainbat lagun daude, hauen artean Zuhaitzaren Soinua taldekoakaipatu behar ditugu.
Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa 92 urtean sortu zuten,txalaparta jotzen zekiten hainbat lagunek herrian zaletasun hauzabaldu eta bizirik mantentzeko helburuaz. Horretarako ikastaro bategin zuten “Kanpiton”, beldur pixka batez, ez baitzekitenjendearen erantzuna nolakoa izango zen. Baina erantzuna bikaina izanzen eta hurrengo urtean beste ikastaro bat antolatzea erabaki zuten.40 bat lagun elkartu ziren eta hiru txanda antolatu behar izanzituzten denei erakutsi ahal izateko. Hauetako lagun batzuktxalaparta jotzen jarraitu zuten eta egun 12 bat lagunek osatzen duteZuhaitzaren Soinua Kolektiboa.
Dena den, ikastaroetan parte hartu duten gainontzeko lagunek ere ezdute taldearekin harremana galdu eta dirua ateratzeko Urretxukofestetan txosna jarri zutenean, adibidez, denek parte hartu zuten.Arazo nagusia, hainbeste lagun izanda, denek txalaparta jotzenjarraitzea zail samarra izatea da. Izan ere, Pagoeta Antzokianaritzen dira eta bertan egoteko ordutegia mugatua izateaz gain,antolaketa lan handia egin beharko lukete denen ordutegira moldatuahal izateko. Hala ere, beraien asmoa aurrerantzean ahalik eta jendegehienari txalaparta jotzen jarraitzeko aukera ematea da, honelataldeak oinarri sendoa lortuko luke eta lagun batzuek utziko baluteere, taldeak eta herriko txalapartazaletasunak bizirik iraungobailuke erronka berriei aurre egiteko.
Aurtengo sanjoanen aurreko asteburuan, duela lau urte antolatu zutenbezala, Txalaparta Festa antolatzeko asmoa dute eta urte amaierarakobeste ikastaro bat ere antolatzeko asmoa dute. Dena den, beraienlanaren funtsa Urretxu eta Zumarragan txalapartazaletasuna indartzeabada ere, bi herrietatik kanpo ere sarritan jo ohi dute. Azkenekoirteera Kanbon ospatu zen Gazte Topaketara egin zuten, baina eguralditxarra zela eta, ezin izan zuten jo. Euskal Herritik kanpo erehainbat lekutan aritu dira: Madrilen, Guadalajaran, Avilesen…esaterako. Madrileko etxe okupatuetako jendearekin etaGuadalajarakoekin oso harreman ona dute eta sarritan joaten dira haralagunei bisitaldi bat egin eta txalapartaren soinuak ezagutzera emanasmoz.