Antton Fernández, Eskolarteko Bertso Txapelketako irabazle (059. alea)
Hona hemen Anttonek idatzitako bertso irabazleak:
Gaia: Nerabeoi ere axola zaigu gure herriko egoera.
Doinua: Esperantzarik gabeko zenbait.
Nerabe begiz inguruari
begira jarri natzaio,
gu ez baikinen irakasleen
morroi izateko jaio,
zapalketari langabezia
gaineratu behar zaio.
Era berean bihurtu gara
borrokalari txit iaio,
Euskal Herriak askatasuna
behar baitu, zer arraio!
Okupatzaile, okupatuak,
gatazkaren hainbat buru,
zorigaiztoak deuseztu ditu
hamaika sendi inguru.
Burujabetzaz goza litekeen
eguna heltzeko aiduru
herriak hitza eduki dezan
guztiz legezko helburu,
herriko plazan argi dion lez
bakea behar baitugu.
Hernani eta Oreretako
atxiloketen harira
agertu dira koktel beroak
eta pistolen dizdira.
Eskubiderik oinarrizkoen
diren horiei begira
euskal gazteok gara gaitezen
oztopatzen ari dira.
Noiz luzatuko dugu pausoa
tunel beltzetik argira?
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide