Euskararen territorio okupatuan ere badugu gure western partikularra.Eszena asko baina beti pelikula bera. Sheriff gehiegi eta indioakeskas. John Wayne gogorraren pelikula gehiegi ikusi dituen MiguelikoSanz Sheriffak bere eremuko indioak museorako pieza bitxi gisa nahiditu bakarrik. Iparraldean, aldiz, laster asko Sohüta edoAtharratzeko azken üskal aborigen autoktonoak erreserbetanikusiko ditugu.
Baskongadetan, soberako gantzak aparte, indioak eta beren hizkuntzanahiko ongi. Kontseiluaren Plan Estrategikoa eta JaurlaritzakoBiziberritze Planen ondoren euskarak esparru berrietara jauzigarrantzitsua egin du. Hala ere, optimismo itsu gehiegi ez da komeni.Esaterako, 1981. urtetik hona 190.682 herritar gehiagok euskarazjakin arren, euskararen erabilera ez da igo. Eztia eta ozpina.
Urretxu eta Zumarragan ere gauza bera. Pozteko eta kezkatzekoarrazoiak ugari. Asko aurreratu da, ekimen herritarrak jokatu duenpapera, bai eragile bai akuilu bezala erabakigarria izan baita(Ikastola, AEK edo Zintzo Mintzo besteak beste). Baina, asko dagoegiteke. Ez dugu etsipenean erori behar, ordea. Egindakoak ematendigun pozetik eta energiatik abiatu behar dugu.
Bi erronka ikusten dira bereziki. Batetik, euskararen erabileraareagotzea eta bestetik, orain arte ukitu ez diren esparru gehiagobereganatzea (lan-munduan sartzea, esaterako, ezinbestekoa da).
Aipatutako erronkei erantzutera datozen Ttipi-Ttaparen sorrerak,Zintzo Mintzok jatetxeak euskalduntzeko daraman plangintzak edoeskualdean, segur aski Deba aldeko esperientziatik, eratu nahi denkomunikazio-sareak haize bafada freskoa eman diote euskararennormalizazioari gure herriotan. Euskararen beharretara egokitutakokomunikazio-sarea eratzea oso garrantzitsua da, nahiz eta herritargehiago aztoratu den UTBren ostiral gauetako lukainka, isuri etabestelako piztiengatik, euskararen presentzia negargarria etaurriagatik baino.
Ez dezagun indioarena Santa Ixabel egunean bakarrik egin.Euskaradunak ez gara museotarako edo erreserbatarako jaio. Territoriolibrean bizitzeko baizik. Euskararen territorio librean.
Josu Aztiria Urtaran