Eraikitze lanen aurrekontuari aurre egiteko Zumarragako udalak 85milioi jarriko ditu, Urretxukoak 50 eta gainontzekoa EuskoJaurlaritzak.
Lankidetza hitzarmenaren ondoren, planoen diseinuaz arduratu diren biarkitektuek eraikin berriaren ezaugarriak zeintzuk izango direnazaldu zuten. Honek 12 ikasgela, jolastokia eta jantokia izango ditu,Gainzuriko egungo eraikinarekin komunikatua egongo da. eta Labeagakaleko eskilaretatik sarrera izango du.
Eraikuntza lanen epeei dagokienez, Iñaxio Oliverik eraikuntzalanen adjudikazioa aurten egitea espero du eta Pello Gonzálezalkateak esan zuenez Labeaga eskola zaharren erauzketa aurtengouztailean egiteko asmoa dute eta 2002. urterako eraikuntza lanakamaituak egotea espero dute.