Gabonetan hango eta hemengo irakasleak erdibideko puntu bateanelkartzen dira eta bertan, ikasleen ezaugarriak kontuan izanik,bikoteka antolatzen dituzte, zein zeinen etxera joango den argiutziz. Bilera hau oso garrantzitsua izaten da elkartrukeaarrakastatsua izan dadin. Haur bakoitzak bere etxera nor etorriko denjakiten duen bezain pronto, idazteari ekiten dio. Horrela bien artekoafektibitatea pizten dute eta elkarrezagutza lortzen dute.
Urtero, elkartrukearen aurrean, urduritasuna, kezkak eta zalantzaknagusitzen dira ikasle, irakasle eta gurasoengan, baina, burutuondoren, beti balorazio baikorra izaten da, helburuak bete direlakoeta esperientzian parte hartzen duten guztiek oso gustura bukatzendutelako.
Aurtengo jarduna ere oso arrakastatsua izan da eta honek bosgarrenaegiteko gogoa pizten du. Animo, eta datorren urtean berriz etahobeto!