Jacintori udalarentzat lanean aritu den urte hauetako guztietakobalorapena egitea eskatu genion: “oso gustura ibili naiz lanean etanire asmoa 65 urte bete arte jarraitzea zen, baina osasun arazoek ezdidate utzi. Pozik handiena helburuak betetzen zirela ikustea izanda. Sekula igerileku batean lan egin gabea nintzen eta urentratamendua ikasi behar izan nuen, baina dena ondo atera zela ikusteaoso pozgarria izan zen.”
Hilerriko lanak, ordea, ez ditu hain gustukoak izan eta baditu lanhonen inguruan hainbat pasadizo: “Hilerrian beldur handia pasatzenda eta lehenengoz joan nintzenean zer esanik ez. Oso lan gogorra da.Behin hilerrian harri bat altxatzen ari nintzela talkietik deituzidaten eta nirekin zeudenak ihesi atera ziren. Beste behin, zulobatean sartu nintzen garbitzeko eta ateratzen ari nintzela emakumebati sekulako sustoa eman nion eta hau ere ihesi atera zen.”
Jacintok utzitako hutsunea Albisturgo semea den Patxi Lazkanok hartudu eta horretarako urtebete igaro du Jacintoren laguntzaile lanetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide