Plater elaboratuagoak nahiago dituztenentzat, berriz, jatetxeadago alboan. Jatetxean karta zabala dago plater nahiz ardo aukerahandiarekin. Gu hara joan gara uda honetarako zer plater dituztenjakitera eta adibide bezala hona hemen sukaldarietako batek, JoseFranciskok hain zuzen ere, aurkeztu digun platera:
ZAPOA TXIRLEKIN LABEAN ERRETA,LASTO-PATATAK ETA PERREXIL-OLIOAREKIN.
4 pertsonentzat osagaiak:
– 1 1/2kgr. zapo garbia(bururik gabe)
– 1/2 kgr. txirla fin
– 3 patata
– 4 baratxuri ale
– perrexil eskutakadatxo bat
– oliba-olio birjina
– 2 kaiana (pipermin gorrilehor eta pikantea)
– Itsasoko gatza
-Sagar-ozpina edo sagardoa
Zapoa gaztu ondoren plantxan doratu. Labea 180 ºCtan berotu etabertan zapoa 10-12 minututan egin. Zapoa labean dagoen azken biminututan txirlak sartu ireki daitezen.
Bitartean, lasto-patatak (patata ahal den finen luzetara moztuta) etaperrexil-olioa (biak bat egin arte perrexila eta olioa ontzi bereansartu behar dira) prestatu.
Zapoa labetik ateratakoan, patatak frijitu. Zartagin batean olioari laminetan moztutako baratzuria, ozpina eta kaiana bota. Baratzuriak gorritutakoan, nahastura hau sofritu modura zapoaribotako zaio.
Zerbitzeko, plater erdian zapo errazioa jarri eta sofritua gainetikbota. Lasto-patatak kabi moduan jarri almejen ondoan. Eta azkenukitua emateko, guztiak perrexil-olioarekin inguratu.
Plater honentzako aproposa litzateke 4ºCtan hoztutako txakolina.On egin.
Honelako platerak dastatu nahiizanez gero, hona hemen datu interesgarri batzuk:
LEKUA: Sagardotegia: 100pertsonentzat. Jatetxea: 70 pertsonentzat.
JAI EGUNA: Astelehen gaua.
EGUNEKO MENUA: 1200.
TELEFONOA: 943 72 50 41.