Larunbata honetan, hilak 16, Lituus Metal Boskotearen txanda iritsikoda. Talde hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kideek eta Donostia,Iruñea eta Irungo kontserbatorioetako irakasleek eratu zuten1989an ganbara taldearen errepertorioa erakusteko eta Antiguan XVI.eta XVIII. mendeak bitarteko musikagileen lanak eskainiko dizkigute.
Irailaren 23an 1997an euskal sortzaileak eta partitura berriaksustatzeko asmoz sortu zen Ensemble Aksax hirukotea izango dugu gureartean. Talde honek musika mistoaren kontzertuak eskaintzen ditu etainstrumentuen eta elektronikaren osmosia egiten dute. AurtengoAntiguako Musikaldiko azkenaurreko kontzertua izango den honetan,mende honetako musikagileen lanak eskainiko dituzte.
Musikaldiari amaiera, hilaren 30ean, Jesus Maria Unanuek zuzentzenduen Hondore Abesbatzak emango dio. Abesbatza hau Gipuzkoakohainbat abesbatzatan zebiltzan zenbait gaztek sortu zuten taldekantuan sakontzeko asmoz. Hondore Abesbatza erlijio musikanespezializatua badago ere, bere errepertorioak beste alor batzuk erehartzen ditu. Zumarragako kantaldian XVI. mendeko Gombertmusikagilearen lanak eskainiko dituzte.
Aipatu bezala, aurtengo Antiguako Musikaldia duela bi larunbata hasizen, baina beste hiru larunbata dituzue Antiguako baselizarenedertasunean eta bere baldintza akustiko bikainek lagundurik EuskalHerriko musikaldi nagusietako bat den honetaz gozatzeko.