Partaidetzari dagokionez, afizionatu mailako Euskal Herriko eta Espainiako talde garrantzitsuenek Urretxura etorriko direla ziurtatu dute eta hauetaz gain, Sidneyko olinpiadetareko prestatzen ari diren zenbait txirrindulariz osatua dagoen Itera-Lokosphinx talde errusiarra ere gure artean izango dugu. Talde honek estatu espainiarra aukeratu du olinpiadetarako prestatzeko eta azken aste hauetan hainbat itzulitan garaipenak lortu ditu. Guztira 120 txirrindulari inguruk parte hartuko dute aurtengo Goierriko Itzulian, 18 taldetan banaturik.
Argi dago iaztik Goierriko Itzulia antolatzeari ekin dion antolatzaile taldea lan eskerga egiten ari dela eta ondorioz itzulia 23 urte azpikoentzat Euskal Herrian dagoen garrantzitsuenetako bihurtzeko bidean dela. Hori dela eta, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete itzuliaren antolaketan laguntzen dieten banakako, enpresa eta etapa amaieren babesle diren Urretxuko Aldapa eta bi herriotako udalei.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide