Dena den, udan jendeak denbora libre gehiago duenez eta lanerakogiroa egokiagoa denez, gazte talde handia bildu da Gaztelekunlan egiteko prest eta uztailean eta abuztuan geltoki zaharrarenberritze eta egokitze lanek ziztu bizian jo dute aurrera. Gaztehauetako asko sekula eraikin baten txukuntze eta egokitze lanetanaritu gabeak ziren arren, iaioak ziren lagunei esker azkar ikasidute.
Uda heldu aurretik teilatu berria zen Gaztelekun ordurarteeginiko lan nagusia eta azken bi hilabete hauetan barrualdeko laneieta pareten pintaketari ekin diote gazteek. Egoitza berriak dituen bipisuetan gelen antolaketa aldatu beharra zegoen eta horretarakopareta guztiak bota dituzte eta berriak jasotzeari ekin behar diote.Beheko solairuan tabernako barra eta eskenatokia joango dira etagoialdean ekintza zehatzetarako soilik zabalduko diren gelaezberdinek osatuko dute. Bertan sukalde bat, bilera gela, informatikagela eta zine gela egitea erabaki dute gazteek asanbladan. Behekosolairutik gora igotzeko eraikinaren kanpoaldean, frontoira ematenduen paretan, igogailu bat egin behar dute.
Uda honetan Gazteleku berrian lanean aritu diren gazteenesanetan, oso gustura ibili dira. Izan ere, erabakiak denen arteanhartzeak eta aginduak emango zituen inor ez egoteak laneko giroaparta sortzen lagundu du. Lanean 15 lagun inguru aritu dira eta kexabakarra dute: neska gutxi hurbildu direla lan egitera. Hori dela eta,neskak ere Gaztelekuko lanetan aritzera animatu nahi dituzte.
Jende asko Gazteleku berria zabaltzeko prest noiz egongo dengaldezka ari zaie eta Gazte Asanbladakoek egokitzapen lanek urtebetegehiago gutxienez iraungo dutela uste dute. Lanak lehenbailehenbukatzeko bide bakarra ahalik eta jende gehien biltzea da, etagainera denontzat izango den Gaztelekuk denon partaidetzabehar!