Udal Euskaltegian, ohikoa den bezala, euskalduntze,alfabetatze eta EGA ikastaroak dira eskaintza nagusia. Baina horretazgain, ikastetxeekin elkarlanean transmisio kanpaina ere burutzen duteeskolaurreko ikasleen gurasoei zuzendurik. Klase hauetan gurasoerdaldunek euren seme-alabek ikastetxeetan erabiltzen duten Urtxintxasistema jarraitzen dute. Hala hizkuntza bera landu beharrean, eurenhaurrek eskolan irakurtzen dituzten ipuinak eta abestiak irakurtzeneta abesten ikasten dute. Honen helburua gurasoak sentsibilizatu etaseme-alabei laguntzea da, bestela euskara beraientzat hizkuntzaberria denez, guztiz arrotz sentitzen baitira. Honen bidez etxea etaikastetxearen arteko lotura lortu nahi da eta hainbat gurasosentsibilizatzea ere lortzen da, eta batzuek euskalduntzerako urratsaere ematen dute. Transmisio kanpaina bultzatzeko ikasturte hasieranbi udaletako euskara teknikariak ikastetxeetara joaten dira etaeskolaurreko gurasoekin bilera izaten dute kanpainaren berri emateko.Euskaltegian ikasturtearen arabera gurasoak talde ezberdinetanbanatzen dituzte, bakoitzean euren seme-alabek materialezberdinarekin lan egiten baitute.
Hilabete honetan hasiko den ikasturtea transmisio kanpainarenhirugarrena izango da eta bere arrakasta ikusirik, euskaltegikoarduradunak alfabetatze ikastaroak bultzatzeko ere udala etaikastetxeekin batera lan egitea pentsatzen ari dira, gurasoenesparrua erakartzeko asmoz. Izan ere, azken ikasturtean alfabetatzegelan sei lagun soilik izan dira eta Urretxun eta Zumarragan ia20.000 biztanle garela kontuan izanik, Udal Euskaltegikoek osoikasle gutxi direla uste dute. Honek arrazoi ezberdinak ditueuskaltegikoen iritziz: zenbait euskaldun zaharrek konplexuak omendituzte eta beste batzuek, berriz, ez omen dute euren buruaalfabetatzeko beharrik ikusten.
EGAko ikastaroek, ordea, arrakasta handiagoa dute eta urtero ikasgelapare bat izaten dituzte. Ikasgela hauek euskaltegira jadaalfabetaturik zein euskaltegian euskaldundu eta alfabetatu direnekosatzen dituzte.
Bestalde, urte hauetan guztietan Udal Euskaltegiektabernarien, dendarien, jubilatuen… mundua jorratu dute lantaldeezberdinak euskaldundu eta alfabetatzeko asmoz. Egun lan munduajorratu behar dela ikusten dute. Urretxun eta Zumarragan oraindik ezda alor hau jorratu, baina etorkizunean honi aurre egin beharkodiotela uste dute. Horretarako langileei eskaintza erakargarria eginbeharko zaiela uste dute eta ez lanordutik kanpo euskaltegira parebat orduz joatea eskatu. Irtenbidea lantokietako arduradunekinakordio batera iristea eta lanorduetako bat euskaltegian ematea izandaiteke Udal Euskaltegiko arduradunen ustez. Lan munduaneuskararekiko sentsibilizazioa eta tipologia euskaldunekolantokietan, gutxienez, euskaraz hitz egiteko ohitura lortu beharraomen dago.
Dena den, Urretxu eta Zumarragan erronka nagusia kalean euskal giroasortzea da. Izan ere, kalea eremu nahiko erdalduna da gure biherriotan eta euskaltegitik ateratzen diren ikasleek ere kaleanerdaraz aritzeari ekiten diote.
Bukatzeko, Udal Euskaltegikoek euskaltegira informaziozabalagoaz galdezka beldurrik gabe hurbiltzera animatu nahi dutejendea. Udal Euskaltegian euskara giro jatorrean ikastekoaukera izango duzue, norberaren tipologiaren araberakoikasgelan. Izan ere, euskaldun zaharrek, eskolaurreko ikasleengurasoek edo EGA titulua atera nahi dutenek bere ezaugarrieiegokitutako klasea aurkituko dute. Irailaren 4tik aurreramatrikulazio epea zabalik dago eta Udal Euskaltegikoekinharremanetan 943 72 33 10 telefonoan jarri zaitezkete.
Bisasti AEK euskaltegiak joan den ikasturtean zabaldu zituenbere ateak denboraldi batean itxirik egon ondoren berriro. LeireCristobal eta AinhoaOsinalde izan ziren iaz Zumarragako euskaltegiaren ardurahartu zutenak eta oso gustura ageri dira lehenengo ikasturte honekeman dituen emaitzekin. Hasieratik EGA, alfabetatzea eta euskararenhobekuntza ikastaroak ere eskaini dituzten arren, lehen urte honetaneuskaraz ikasi nahi duten ikasleez osatutako bi gela izan dituzte.Ikasletako batzuk hutsetik hasi dira eta besteak 4. urratsean.Martxoa inguruan Ezkio-Itsasotik deitu zieten, ea bertan klaserikematerik zuten eta bertan ere zenbait ikasle euskaraz ikasten aritudira AEKk bidalitako beste irakasle baten laguntzarekin.
Zumarragan aritu diren ikasle guztiak langileak dira, baina ez diraeuskaltegira lanak behartuta hurbildu, euren inguruan euskaldunjendea zutela eta euskaraz ikasteko beharra ikusten zutelako baizik.Langileak izanik, klase orduak lan ordutegitik kanpo eman dituzteeuskaltegian, arratsaldeko 7etatik iluntzeko 10etara. Ahal dutenguztietan ikasleak bi herriotan euskaraz antolatzen dituztenekintzetara eramaten eta herritarrak euskaltegira eramaten saiatzendira. Honela aurten ikasleak Antzerki Asteko antzezpen bat ikustenizan dira eta diapositiba emanaldi bat ere izan dute euskaltegian.Izan ere, Bisastikoen xedea ez da euskaraz irakastea soilik,baita ikasleak euskal kultura eta giroarekin harremanetan jartzeaere.
Leire etaAinhoa pozik daude, ikasleek ikasturte honetan gusturaaritu direla adierazi baitiete eta denek urrian hasiko den ikasturtehonetan jarraitzeko asmoa azaldu baitute. Ikasleek klaseetangramatika modu arinean irakastea, mintzaira solasaldien bidez lantzeaeta kalera ateratzea bereziki eskertu omen dute. Bi irakasleek,berriz, ikasleek meritu handia dutela uste dute, lanordua amaituondoren euskaltegira hiru orduz joateko borondatea erakutsi baitute.Hala ere, Ainhoa eta Leireren ustez, ez da dena baikorra “gure biherriotan euskararen ezagutza eta erabilera mailak ezagututa, jendegehiago gerturatu beharko litzateke euskaltegietara eta euskarazdakigunok ikasten ari direnei gehiago laguntzen saiatu beharkoginateke”.
Urrian hasiko den ikasturteari begira, Bisastikoak uztaileanbi herriotako zenbait dendari erdaldunengana joan eta euren lanbideanlagunduko dien ikastaroa eskaini diete. 12 dendari ikastaroan partehartzeko prest agertu dira eta hauei Gabonak bitartean egunerokolanean euskaraz jarduteko balioko dien 50 orduko ikastaroa eskainikodiete. Honetaz gain, kalea eta euskaltegiaren arteko lotura estutzensaiatuko dira, ikasleak gune euskaldunetan murgildu eta euskaraz egindezaten.
Bisasti AEK euskaltegikoek irailaren 4ean zabaldu zutenmatrikulazio epea eta informazio gehiago nahi baduzue bertako 943 7224 57 telefonora deitu dezakezue.