Azken urtea Urretxu-Zumarragako Antzerki Tailerreko lagunekin lanean buru belarri igaro ondoren, uztailean “El regreso” antzezlana aurkeztu zuten Pagoeta Antzokian. Juanluk zuzendari lanak bete ditu eta emaitzarekin oso gustura ageri den arren, benetan atsegin duena antzeztea denez, azken hilabeteak estatuan zehar arrakasta itzela izaten ari den “Manolito Gafotas” antzezten eman ditu Ados antzerki taldearekin. Datozen hilabeteetan antzezlan honek zeharo lanpeturik izango duen arren, Juanlu ez da geldirik egotea atsegin duen horietakoa eta bere buruan proiektu ugari dabilzkio biraka, hala nola, Oscar Cadiernorekin batera Pulp Fiction antzezlana prestatzea eta Antzerki Tailerrarekin UTBn emititzeko telesail bat prestatzea.
-Zer izan nahi zenuen umetan?
Taxista.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Denbora galtzea, kirola egitea, irakurtzea, proiektu berriak prestatzea…
-Bizitzeko toki bat?
Alboan mendia duen Euskal Herriko kostaldeko edozein herri.
-Zinea ala antzerkia?
Zinea nahiago dut.
-Zer nahiago duzu, zuzentzea ala antzeztea?
Zuzentzea polita den arren, antzeztea nahiago dut.
-Antzoki bat?
Zelai-Arizti, zabaltzen denean.
-Antzezlan bat?
Alfonso Sastreren “La taberna fantástica”.
-Non da ikuslegorik onena?
Cangas de Morrazora joan ginenean txunditurik gelditu ginen, jendeak kalean gelditu egiten gintuen eta.
-Drama ala komedia?
Komedia oso esker onekoa da.
-Joseba Apaolaza ala George Clooney?
Joseba Apaolaza.
-Nor gustatuko litzaizuke ezagutzea?
Sigourney Weaberrekin hitz egitea gustatuko litzaidake.
-Norekin pasatuko zenuke asteburu bat?
Lagunekin.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
-Egindako azken oparia?
Manta bat.
-Eta jasotakoa?
Bota batzuk eta Tonino Carotoneren diska.
-Data bat?
Nire jaioteguna, 1965eko abuztuaren 18a.
-Neska izen bat?
Maialen oso gustukoa dut.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Eskuartera heltzen zaizkidan guztiak irakurtzen ditut, baina normalean Gara.
-Gustuko telebista saioa?
Carlos Soberak aurkezten duen 50X15.
-Bereziki gorroto duzuna?
Ramón Garcíak eta José Luis Morenok aurkezten dituztenak.
-Liburu bat.
Noah Gordonen “El médico”.
-Filme bat.
Pulp Fiction eta Airbag.
-Gustuko abestia?
Nino Bravorenak, Mexikoko iraultzakoak…
-Soinu bat.
Euriarena, ohean nagoenean.
-Usain bat.
Lur hezearena.
-Ukitzeko…
Erreketako harriak.
-Janari bat.
Arroza asko atsegin dut, edozein eratara prestatua.
-Ura ala…
Ardoa, mota guztietakoa, eta garagardoa.